Unibersidadera sartzeko probak egin zituenen % 97,53k gainditu ditu

Bizkaie! 2019-06-14 11:00   Pil-pilean

Probearen batez besteko notea 6,65ekoa izan da (2018an 6,71ekoa izan zan).

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko Sarbide fasera aurkeztutako 10.617 Batxilergoko ikasletatik 10.355k gainditu dabe USE, hortaz, ikasleen % 97,53k gainditu dau. Probearen batez besteko notea 6,65ekoa izan da (2018an 6,71ekoa izan zan). Horreezaz gan, onarpen faseko irakasgai desbardinetara aurkezten diran Heziketa Zikloko 806 ikasle etorri dira.

Proba horreek fase bi ditue: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.

Datuak behin behinekoak dira, barrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.


Notak eta hurrengo deialdiak

Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakezan atzo, hilaren 13an, eta UPV/EHUren webgunearen bidez (www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso) be ikusi daitekez.

Erreklamazinoa aurkeztuko edo bigarren zuzenketea eskatzeko epea bagilaren 14etik 18ra da. Behin betiko emoitzak bagilaren 25ean argitaratuko dira.

Bestalde, ebaluazinoaren ezohiko deialdia garagarrilaren 3, 4 eta 5ean izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dabelako edo kalifikazinoa hobetu nahi dabelako, ezohiko deialdira aurkeztu nahi dabenek barriro matrikulau behar dabe bagilaren 24an.

Jarraian, datuak batzen ditun taulea dago:

USEko sarbide fasearen emoitzak 

2019ko bagila

 

 

 

AURKEZTUAK

10.617

GAINDITUAK

10.355

PORZENTAJEA

% 97,53

CAMPUS

ARABA

1.457

1.415

% 97,11

BIZKAIA

5.346

5.211

% 97,47

GIPUZKOA

3.771

3.708

% 98,32

CAMPUS BARIK

43

21

% 48,83

HIZKUNTZEA

EUSKERAZ

7.629

7.502

% 98,33

GAZTELANIAZ

2.988

2.853

% 95,48

SEXUA

GIZONEKOAK

4.801

4.677

% 97,41

EMAKUMEZKOAK

5.816

5.678

% 97,62

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu