Antzerki Laburren Sariketea antolatu dau Txomin Barullok

Bizkaie! 2019-06-13 10:49   Pil-pilean

Konparsearen Aste Nagusiko txosnan izango da finala, abuztuaren 21ean.

Txomin Barulloren txosnea, Aste Nagusian | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehenengo aldiz antolatu dau Txomin Barullo konparseak Antzerki Labur Amateurraren Sariketea, Bilboko Aste Nagusiko programazinoa indartzeko asmoz. Bagilaren 30era arte emon leiteke izena, eta parte-hartzaile guztien artetik hiru eta bost bitartean aukeratuko ditue abuztuaren 21eko finalerako. Egun horretan, konparsearen txosnako oholtzan antzeztuko ditue lan finalistak.

Epaimahaia parekidea eta elebiduna izango da. Antzerkigintzearen munduko profesionalak eta Txomin Barulloko kideak egongo dira bertan, eta, finalaren egunean, publikoaren eretxia be kontuan hartuko dabe.

Antolatzaileek ohartarazo dabe 10 eta 20 minutu bitarteko piezak baino ez dituela onartuko, luzeagoak ez, finalaren eguneko programazinoa hobeto atontzeko. Monologoek ezin leikie parte hartu. Euskerazkoak zein gaztelaniazkoak izan leitekez antzezlanak, eta gai sozialei eta umorezko lanei lehentasuna emongo deutsie, Txomin Barulloren izakereagaz bat eginaz.

Sari ugari banatuko ditue. Obrarik onenari 100 euro emongo deutsiez, eta Hika Ateneoak urtean zehar antolatzen dauen programazinoan sartzeko aukeratuko dabe lan hori edo besteren bat. Euskerazko antzezlanik onenari Txantxangorri saria emongo deutsie, hori be 100 eurokoa. Aktoreentzat, interpretazinorik onenaren sariak egongo dira, emakumeen eta gizonen ataletan.

Informazino gehiagorako eta izena emoteko, idatzi txominbarullokonpartsa@gmail.com helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu