XXI. Enrique Renteria Pintura Lehiaketea garagarrilaren 7an izango da Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2019-06-13 09:57   Kulturea

Enrike Renteria Mardaraz 1900. urteko zezeilaren 9an Larrean jaio zan,

Garagarrilaren 7an, Sociedad Artístico Cultural Zornozak, Ametx Udal Kultur Erakundeagaz alkarlanean ibili dira atonketa lanetan eta aurtengoa, barrikuntzakaz dator.

Lehiaketeak modalidade bi sarituko ditu: Lehenengoa, aire zabaleko ohiko pintura lehiaketa tradizionala izango da. Bertan parte hartu nahi dabenek Zelaieta Zentroan silutu beharko ditue euren miesak goizeko 09:00etatik 11:00etara bitartean. Egun berean adierazoko jake lehiakideei margotu beharko dituen leku edota motiboak, eta bakotxak obra bat egin ahal izango dau. Sormen lanak aurkezteko, arratsaldeko 16:00etatik 17:00ak arte izango dabe aukerea.

Bigarren modalidadeari jagokonez, Zintzilik saria izango da, herriko balkoietan ikusgai jarten diran lanik onenak saritzen dituana, hain zuzen be. Modalidade bietan saritzen diran obrak, Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan jarriko dira ikusgai abuztuan.

Danetara, zazpi lan sarituko dira: Lehenengoak 500 euro irabaziko ditu; bigarrenak 400; eta hirugarrenak 350 euroko saria eroango dau. Laugarrenari eta bosgarrenari 300 eurona emongo jakez. Horrezaz gan, 200 euroko akzesit bat egongo da, saririk jaso ez dauen herriko lanik onenarentzat. Era berean, barrikuntzen artean, publikoaren sari berezia egongo da aurten.

Aurtengo beste barrikuntza bat, 14 urtetik beherako neska-mutikoentzat antolatu dan pintura-tailerraren gunea izango da; bertan parte hartzen daben ume guztiek saria jasoko dabe.


Enrike Renteria Mardaraz

1900. urteko zezeilaren 9an Larrean jaio zan, Amorebieta-Etxanon. Kaitanako eskolan margotzen hasi zan, autodidakta. 1924. urtean Juan Gorbea eta Luis Icetak (Athleticeko kapitaina) deskubridu eta haren lana Isidoro Guinea eta Antonio de Guezalari erakutsi eutsen. Urte berean Euskal Artisten Alkarteko kide izentau eta zeregin horretan jarraitu eban aelkartea 1937an desegin zan arte.

Renteria bokazinozko pintorea izan zan, jarrera hori izan eban bere bizitza guztian eta margotzen jarraitzeko gogor burrukatu behar izan eban. Renteria, pinturan sartuta, naturearenn zehaztasun txikienei begituten egoten zan beti; holan, distira, euriaren hezetasuna, egunsentiko behe-lainoa, ezkutatzen doan eguzkiaren epeltasuna agertzen jakuz Renteriaren lanetan.

Lehiaketearen oinarriak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu