Aurrez aurre Txinako erregimenaren kontra

Zigor Aldama 2019-06-06 11:45   Bidaide

Beste patxada bategaz bizi naz, disidente oso-osoan izan behar zara eta askatasunari ezin jakoz mugak jarri.

Bolada hobeak izan ditut baina bizirik urtengo dogu. Badiucaok barre egiten deutse berak botatako ironia eta burlei eta harrigarria da hori ze luzaroan isilik eta gogoeta fasean egon ostean, Australian bizi dan txinatar artista disidente honek aurre egiten deutso Txinako erregimenari. Orain arte nortasuna isilpean eta jentaurrean arpegia estalita izan dituan arren, hilaren 4an, maskarea kendu eta arpegia erakutsiz agertu zan Tiananmeneko hilketearen 30. urteurrena ardatz hartuta, ABC telebista kate australiarraren dokumentalean.

Defensa mekanismoa da adierazo dau dokumentalaren estreinaldiaren aurretik. Nire nortasuna bistan dago orain eta Txinako agintariek badakie nor nazen; gainera, Txinan dodan familia be topau eta mehatxu egin deustie Hong Kongen aurreikusita neukan bakarkako erakusketeagaz jarraitu ezkero, ez dabela errukirik izango zehaztu dau. Aitatu erakusketea erabagiorra zan Badiucaoren jarrera ilunak ezagutzeko (Tiananmeneko hilketak, Liu Xiaobo, zaintzapean egoala, Bakearen Nobel saridunaren hilketea edo zentsurea Txinako ziberespazioan), orain arte bineta politikoak egiten eta gobernua salatzen oso arduratuta ibili dan artistearentzako.

Baina mehatxauk eragingarriak izan dira, erakusketearen antolatzaileak urduri jarri, bertan behera itxi eta Badiucao desagertu egin zan. Sei hilebete egin dodaz isilik. Twitterren ezer argitarau barik eta kazetariakaz berba egin barik, kontuan hartuz, dagoeneko ez nazela anonimoa edo ezezaguna. Baina pentsau dot ni isilik egotea Txinako gobernuak irabaztea dala eta, azkenean, estrategiari bueltea emon eta nire bizimoduaren barri dakarren dokumentalaren emisinoa onartu dot' azaldu dau.

Arpegia tapauta eta izena isilpean gorde guran, Badiucaok uste dau nazinoarte mailan indarra izatea burua makurtu eta isiltzea baino babes hobea dala, izan be, 2008an Berlinen alkarregaz egindako lanetan izandako haren aholkulari Ai Weiwei artisteari ondo joan jako: Txinaren benetako arpegia erakutsi gura dot eta gobernuak izan leiken jarrera gogorra haren politika eta jarduera politikoari kontra egiten dabenakaz azaldu dau Melbournen dauela egindako alkarrizketan. Telefono zenbakia be kontrolpean dabe eta alkarrizketa eta holakoak eskuko telefonorako aplikazino bat erabilita baino ez ditu egiten: Nire sareak hackeauta dagoz eta zenbakia sarri aldatu behar dot.

Egoera paranoikoa emoten dau baina sareetan Badiucaok erakusten dituan eskaneautako argazki eta bestelakoek upealako bisitak izaten ditue. Polizia familiaren atzetik dabil eta mehatxuak be jaso ditu, komisaldegian sei orduko itaunketa saioak eta enparauak be izan ditue: Ni atrapau gura nabe eta Txinak sarri erabilitako terrorismo gaietarako taktikak erabili izan ditue adierazo dau Shanghain orain 30 urte jaiotako artisteak. Nire gurasoei be ez deutse konettan nire planak zeozelan hareen babesteko.

Lehen aitatu dokumentala ez dabe gustora hartuko Txinako agintariek, izan be, Badiucaok Tiananmen-eko Tankea eta gizona argazki ikonikoa berreregiteko marrazkian, lapiz bategaz erdi-erditik trabes zeharkatu eta suntsitu egiten dau: Tankea eta gizona argazkiko gizona berezia da ze erregimen zapaltzailearen kontra oposizino baketsua ordezkatzen dauelako azaldu dau artisteak. Orain urtebete performance globala atondu eban tankeak gerarazo zituan gizon ezezagunaren antzekoa, planetako leku ezbardinetako herritarrek autoerretratuak eginez esku banatan boltsak erakutsiz.

Australiako herritartasuna dauen artisteak autortu dau erregimen komunisteari kalte handiena egiten deutsen obra eta jarduerak Txinan bertan aurkezten dituala: Taobao erabilten dot, Alibaba, merkataritza elektronikoko plataformea eta holan errazagoa da obra eta diseinuak zabaltzea. Ez dabe galderarik egiten. Txinako kapitalismoaren mirakulua da adierazo dau. Holan lortu eban Liu Xiaobo eta bere emazte Liu Xiaren figurak neon argiakaz erreproduzidutea. Erakusteko eukan torturatarako jesarlekua benetakoa da, guzur batzuk esanda, Txinako kartzelatako hornitzaileari erosi neutsan esan dau.

Badiucaok atzerrian be egin ditu protestak. Pariseko Louvre Museoan be polemikea eragin eban Liu Xiaren (senarra zaintzapean egoala hil ostean desagertuta egon zana) erretratua eskuetan, emakume mozorrotuta agertu zanean; armaz josita joiazan lagunak joiazan artisteagaz eta upealako astrapalea sortu zan Da Vinci-ren Monalisa obra ospetsua Liu Xiarenagaz tapau ebenean: Gioconda edo Liu Xia, nor zan inportanteagoa gogoetea eragin gura neban bisitarien artean baina txarto pasau eban ze ia-ia atxilotua izan zan. Atxilotu izan baeustien, nire arpegia ikusiko eban mundu guztiak eta holakorik ez neban gura. Orain, barriz, arpegia erakustea lasaigarria izan da: Beste patxada bategaz bizi naz, disidente oso-osoan izan behar zara eta askatasunari ezin jakoz mugak jarri adierazo dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu