'XI. Artistak egoitzan' programako sariak emon ditue

Bizkaie! 2019-06-06 08:03   Kulturea

Helburua Bilboko arte eszenikoa sustatzea da.

Bilboko Udalak BilbaoEszenaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko Artistak Egoitzan programearen hamaikagarren edizinoan aukeratutako hiru proiektuak jakinarazoi ditu. Antzerkian eta jantzan, zirku garaikidean eta performancean dabizen Bizkaiko konpainia biren eta Gipuzkoako baten hiru proposamen dira.

Danetara, deialdiak 28 eskari jaso ditu (horreetatik 10 euskeraz egingo diran proiektuetarako) danak be Euskaditik edo euskal artisten edo konpainien eskuetatik jasotakoak. Guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardurea izan dauen batzordeak, –Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek osotua, kanpoko adituen aholkularitzeagaz–, NODEk aurkeztutako PUGNA, Gorka Pereirak (Zirkozaurre) aurkeztutako Tiempo eta Eguzki Zubia artistearen PERDURABLETercer acto proiektua aukeratu ditu.

Aukeratutako egitasmo bakotxak 4.000 euroko laguntzinoa jasoko dau eta, horrezaz gan, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko deutsee, euren sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eroan ahal izateko. Sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, urriaren amaieran egingo dan Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, hurrengo edizinoaren barruan.

Nekane Alonso jarduneko Kultura Saileko zinegotzi eskuordetuak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazino zuzendariordeak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osotutako Programazinoaren Balorazino Batzordeak, emakumeagaz lotutako gaiak jorratzen dituen lan ugarien eta diziplina anitzeko osogai indartsuko lengoaia barriak erakusten dituen proposamenen presentzia azpimarratu dau. Aukeratutako hiru proposamenak ondokoak dira:

- Gipuzkoako NODE konpainiaren PUGNA. Sorkuntza prozesuetan sartuta, sorkuntza artistiko era barriak bultzatzeko apustua egiten dabe, komunikazinorako kanal barriak ikertzen dituen bitartean. PUGNA, testuinguru eszeniko berean jantza garaikidea, zuzeneko musikea, antzerkia eta ikus-entzunezkoak bateratzen dituan performance piezea da. Lanak, indarren arteko alkarrizketearen bitartez pribatuaren eta publikoaren arteko mugak eta edertasuna eta maitasuna leku sakon eta ilunetan topau daitekezala erakutsi gura dua. Lan hori BADen hurrengo edizinoan estreinauko da.

- Gorka Pereiraren (Zirkozaurre) Tiempo. Lan hau jantzearen eta zirku garaikidearen bitartez ikusleak bidaian eroango dituan lana da, denporea ulertzeko hainbat modu sortuz; zirku eta jantza elementuen eta diziplinen artean sortuko diran hartu-emonek indarra, dinamismoa, moldakortasuna eta kolorea emongo deutsee lanari. Penduluaren mobimendutik abiatuz, teknologia barrietan oinarritzen da, hainbat patroi ikertuz eta eurekaz jantzan eginez. Denporea agertokiko beste osogai lez lantzen dau, artisteagaz loturea dauen, mobiduten dan, jantzan egiten dauen, agertokian patroiak marrazten dituan eta gorputz partituretara eroaten dauen beste entidade bat. Tiempo udagoienean estreinauko da, Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen barruan.

- Eguzki Zubiaren PERDURABLETercer acto proiektua, jantza eta antzerki proposamena da, menopausia igaro daben emakumeei buruzko aurreretxiak eta ideak lantzeko, zahartzeak dakarren bazterketea, ikusgai izateari ixtea eta horrek dakarren gainbehera personala. Eguzki Zubiak, euskal eszenan ibilbide luzeko artistak ikuspegi erabat desbardina eskaini gura dau: positiboa, bizitasunez betea eta esperientziak emoten dauen ezagutzearen adierazgarria. PERDURABLETercer acto, emakume artista, edadeko eta aktibo jarraitu nahi dauenaren ikuspegi personaletik abiatutako proiektua da, emakume askok euren bizitzearen azken partean, hirugarren aktoan, daben sentimendu orokorra erakutsi gura dauena. Eguzki Zubiak work in progress aurkezpena egingo dau BADen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu