Bilbok urtemugea ospatuko dau XX. Gau Zurian

Bizkaie! 2019-06-04 13:39   Kulturea

Gau Zuriari buruzko informazimo guztia hemen.

Josune Ariztondo | Ikusi handiago | Argazki originala



Bilbao 700-III Millenium Fundazinoa
k 30 ekitaldi baino gehiago programau ditu bagilaren 14an eta 15ean, batera ospatzeko Gau Zuriaren hogeigarren edizinoa eta Bilboren sorrerearen urtemugea. Egitarauko jarduerak ondoko lekuetan izango dira: Santiago Katedraleko atarian, Euskal Museoan, Arriaga plazan, Ripa kalean, Arenalean, Bilboko udaletxean, Campo Volantin pasealekuan, Albia eraikineko fatxadan, Bizikidetza plazan, Uribitarte kalean, Zabalgune eraikinean, Mutualia eraikineko lorategian, Ercilla kalean, Azkuna Zentroan, Indautxu plazan, Miserikordiako lorategian, Casilda Iturrizar parkean, Arte Eder Museoan, Iberdrola Torreko atrioan, Guggenheim Bilbao Museoan, Deustuko Unibersidadeko klaustroan, UPV-EHUren Bizkaia Aretoan, Arrupe-Deustuko zubian, Evaristo Churruca kaian, Euskalduna Jauregiko urmaelean zein Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Urira hurreratzen diran guztiek ibilbide atsegin eta parte-hartzailean gozau ahal izango dabe antzerkiaz, musikaz, bideo-mapping-ez, argi eta soinuzko ikuskizunez, jantza urbanoaz eta zentzumenentzako esperientziez.

Gau Zuriaren jardunaldi biotan ikusleek gizaki itxurako figura erraldoiak ikusiko ditue Euskalduna Jauregiko teilatuan, antzerki pilulak probau ahal izango ditue Casilda Iturrizar parkeko pergolan, Bilboko udaletxea baso animatu bihurtzen ikusiko dabe eta Arriaga Antzokiko bideo-mapping-az gozau ahal izango dabe.

Ahotik sugarrak jaurtiz itsasadarra zeharkatuko dauen herensuge bat, Euterpe jainkosea, Bilboko semaforoetatik ateratako gizontxuak, Tetris joko erraldoi bat eta Denporapasen Lorategi bat izango ditugu urian bagilaren 14an eta 15ean.

Hogeigarren edizino hau aurkezteko prentsaurrekoan, Bilbao 700-III Millenium Fundazinoko zuzendari Miren Josune Ariztondok nabarmendu dauenez: 'Gau Zuriak abangoardia, parte-hartzea eta jasangarritasuna buztartzen ditu. Ekitaldiak Bilboko espazio publiko eta pribatuetan egiten dira: kale, museo, eraikin eta azpiegitura ezagunetan eskainiko diran ekimen artistikoek ikuskizun harrigarria bihurtuko dabe eguneroko errealidadea. Bilbok indar berezia erakutsiko dau gauean (bagilaren 14an eta 15ean) eta argiz jantziko da, aukerea emonez uriko eszenatoki barriak deskubriduteko, tokiko artistak sustatuz eta herri-ikuskizun eta puntako ikus-entzunezko teknologia eskainiz herritar guztien gozamenerako'.

Gau Zuriaren hasiera-ordua ezbardina izango da gozau nahi dan emonaldi muetearen arabera: Argiztapenak, adibidez, gaueko 22:30ean hasi eta goizeko 02:00etan amaituko dira. Ikuskizunek, barriz, ordutegi desbardina izango dabe emonaldien arabera.

Era berean, lehen aldiz bisitau ahal izango da egunez be Gau Zuriaren zirkuituko instalazino bat, Arboria izenekoa, hain zuzen be, Casilda Iturrizar parkean jarriko dana; hauxe izango da ordutegia: bagilaren 14an, arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 02:00etara eta hilaren 15ean, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu