2deo sortu dabe ikus-entzunezko edukiak sortzeko

Bizkaie! 2019-06-04 07:55   Kulturea

Laborategiaren helburua da gazteen eta nerabeen aisialdian euskerea sustatzea.

2deo laborategia zabaldu dabe Tabakaleran, sektorean dagoan burukomina eta beharrak asetzeko eta euskerazko ikus-entzunezko lanak bultzatzeko. Iban Arantzabel, Goienako Zuzendariaren eta 2deo-ko buruaren eretxiz, ikus-entzunezkoen eskaintzan ez dago etenik, hazten dagoan sektorea da eta datuek argi dakarre jokera hori: 16-24 urte bitarteko gazteek 2,5 ordu egiten ditue egunero telebistearen aurrean. 2deok lau ardatz izango dituala zehaztu dau Aranzabalek: estetikea, istorioa, teknologia eta zabalkundea.

Aurkezpenean, Etorkizuna eregiz programearen barruan, Gipuzkoako Foru Alndundiko Markel Olano jarduneko Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan dauenez, euskerea gazte eta nerabeen aisialdira hurreratzea izango dau helburu proiektuak. Olanoren eretxiz, 2deo abiatzeko arrazoietako bat sektorearen etorkizunaren inguruan egindako hausnarketea da eta, bestetik, EHUk egindako azterlan bat, Gipuzkoako gazteen konsumo ohituren eta ikus-entzunezko sormenaren ingurukoa. Azterlanean datu kezkagarri irakurri genduzan, izan be, konsumiduten diran ikus-entzunezko hamar edukitatik zazpi gaztelaniazkoak dira, euskerazkoak bi eta bat gaztelaniazkoa. Erdiek, gainera, ETB1 sekula ez dabe ikusten eta alde handiak dagoz eskualde eta udalerrien artean; pantailak eta ikus-entzunezko edukiak oinarrizkoak diran honetan, ez badogu lortzen euskeraz ikus-entzunezko erreferentziak eta erreferenteak izatea, gatxa izango da gure hizkuntzearen etorkizuna bermatzea', adierazo dau Markel Olanok.

Kontuak kontu, laborategiak 500 metro koadroko espazioa hartzen dau, eta eremu zabalak atondu ditue, lankidetzea errazteko, baita lanak ikuskatzeko gelak eta laborategiko langileentzako lantokia be.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu