2019/06/05 19:00

Bilboko Ercilla Hotelean. | Berbaldiak

‘Erreportajeak diran eleberriak’

19:00

Kazetarien Euskal Elkargoak - Euskal Kazetarien Elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzaz, jardunaldi bat antolatu dabe Erreportajeak diran eleberriak izenburupean. Ekitaldia 19:00etatik aurrera izango da Ercilla Hotelean.


Hizlariak: 

- Alicia Giménez Bartlett,espainiar filologo eta idazlea, Nadal eta Planeta sariak irabazi ditu besteak beste, eta hogei eleberri baino gehiago argitaratu ditu, polizia-nobelak gehienbat, Petra Delicado detektibea protagonista nagusia delarik. Espainiar polizia-nobelari ikuspegi feminista eta femeninoa ekartzearen aitzindaria da.

- Harkaitz Cano, gipuzkoar idazlea mueta guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, ume eta gazte-literaturea. Euskadi Literatura Saria birritan irabazi dau baita 111 Akademiakoa be, Fakirraren ahotsa (2018) eleberriagaitik bigarren aldiz jasoko dauena bagilaren 6an. Liburu hau gaztelaniaz argitaratu barri dau, La voz del faquir

Moderatzailea: César Coca, Kazetaritzan Doktorea eta Informazino Zientzietan, Politika Zientzietan eta Soziologian Lizentziaduna da. UPV/EHUko Kazetaritza irakaslea eta El Correo eta UPV-EHU-ko Kazetaritza Masterreko irakaslea be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu