'Makina bat taupada', Euskal Eskola Publikoaren alde
2019-05-31 10:13 KultureaJaiaren bezperan, bagilaren 1ean, NERABEren kontzertua izango da, 19:00retan, Errenteriako Herriko Plazan.
Errenterian, bagilaren 2an ospatuko dan XXVIII. Euskal Eskola Publikoaren egitaraua aurkeztu dabe oraintsu. Prentsaurrekoan parte hartu dabe Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Maialen Oliveri Koldo Mitxelenako guraso alkarteko kideak eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak. Jaia sei gunetan banatuko dabela adierazo eta eta hamaika tailer, ikuskizun eta kontzertu antolatu ditue; horreetako batzuk izango dira, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Nogen, Izaki Gardenak eta Baloreak. Horrezaz gan, hainbat ekintza egingo ditue kalean giroa berotzeko: Reperkusion Feministea, txistulari eta trikitilariak, EH 11 kolore eta abar.
Egunotan, Euskal Eskola Publikoaren Jaia aurkeztu deutsie Iñigo Urkullu Lehendakariari eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari:
Ganerakoan, makinatxu bat jarduera izango dira bagilaren 2an, Errenterian:
Ondartxoko Iztieta pasalekuan, Errenteriaren iragan industrialaren argazkiak ikusteko aukerea izango da.
Txikitxuenentzako, HIRU3k bere lekua izango dau 2. gunean. ENE KANTAKen bisitea izango da arratsaldean, eta, besteak beste, txapak egin eta Gorritxogaz erretratuak egiteko aukerea egongo da egun osoan zehar.
Bitxikeria legez, Hibaika, Euskal Eskola Publikoaren alde arraun egiteko prest! ikastaroa egongo da Hibaika Arraun Alkartearen eskutik (edade txikikoak heldu bategaz joan beharko dira):
Arratsaldeko 15:00retan, ENE KANTAK konpainiaren ikuskizun eta antzerki musikala eskainiko da Herriko plazan, kontzertuen gunean.
Goizeko 11:30ean eta 12:30ean, DJ Txurru eta Asier Burguetek musikea pintxauko dabe Ondartxon, 6. gunean.
Laugarren gunea, kontzertuen gunea izango da; eguerdiko 13:00ean, eMe taldearen kontzertua egongo da Herriko plazan.
Azken buruan, egitaraua ikusi hemen.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bezperan, bagilaren 1ean, NERABE taldearen kontzertua izango da, 19:00retan, Errenteriako Herriko Plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!