Patxo Telleriak gaztelaniazko Testugile Onenaren Antzerki Saria irabazi dau

Bizkaie! 2019-05-31 08:37   Kulturea

Azken Trena Trenblikara/Ultimo Tren a Treblinka ikuskizunagaitik emon deutsie.

Toledoko Teatro Rojasek emoten dituan antzerki sarietan Patxo Telleriak Gaztelaniazko Testugile Onenaren saria jaso dau aitatu antzezlanagaitik. Antzerki Ikuskizun onenaren saria jaso dau Vaiven Produkzinoak taldeko ikuskizunak eta Mireia Gabilondo Eszena Zuzendaritza onenaren saria jasoteko izentauta egon arren, azkenean Emilio Gutierrez Cabak irabazi dau sari hau La Cueva de Salamanca lanagaitik.

Ana Pimentak eta Fernando Bernuések sortutako antzezlanean, 1942ko abuztuaren 5ean Varsoviako Ghettoan jazotakoa azaltzen da. Henryk Goldszmit doktore zaharrak 200 ume judutar lagundu zituan Treblinkako konzentrazino eremura eroango zituan azken trena hartzen. Naziek bere burua salbetako aukerea emon arren, Goldszmitek ez zitun umeak itxi eta eurekaz abiatu zan Treblinkara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu