Badator Komunika
2019-05-30 09:11 Pil-pileanKomunika, komunikazinoko ikasle eta profesionalen topagunea.
Komunika, Komunikazinoaren Euskal Alkartea aurkeztu dabe, inguru akademiko eta laborala kontaktuan jarriko dituana. Komunika komunikazinoko ikasle eta profesionalak gonbidatzen ditu gaur egungo eduki interesgarriak lantzeko eta disfrutetako.
UPV/EHUko Komunikazino arloko Ikasle eta irakasleen arteko ekimen barritzailea da, Publizidadeko eta Hartu-emon Publikoetako profesionalen eta mundu akademikoaren arteko alkarlana bultzatzeko helburua dauena, baita komunikazinoagazko pasinoa konpartidu eta Komunikazinoa jarduera profesional adierazgarri bezela garatzeko trebakuntza ekitaldiak alkarregaz antolatzeko be.
Jente sortzaile, zelebre eta langileei euren gaitasunak lantzeko aukerea eskaintzen jake; bazkide bezela komunikazino sinergien sorkuntzeari mesede egiten deutsen testuinguruaz gozau ahal izango da, mundu personal, hezigarri eta laboralean probetxuzko loturak sortu daitezan.
Komunika webgunearen erabiltzaileek komunkazinoko edukiak ezagutu eta konpartiduteaz gan, ekitaldieei buruzko egutegia egongo da, gure artean batzeko eta hezitzeko.
Kontuak kontu, After Work Jardunaldian. La salve Fabrikan (Telleria, 31-A) gaur Antonio Traugott, Cataluniako Publizisten Alkargoko eta Hartu-emon Publikoetako burua izango da protagonista (17:35).
Lehenago, barriz, Joseba A. Etxebarria Gangoiti, EHUko Publizidade irakasleak jorratuko dau Euskal publizidade sistemea eta komunikazino arloko profesionalen alkartea. Komunika gaia (17:15).
Egitarau osoa, hemen:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!