Ereñon, Gerendako Harrobian, Sintonia Arrecifal Galeria Behatokia aurkeztu dabe
2019-05-30 08:21 KultureaBagilaren 1ean, Ereñoko Udalak antolatutako ekitaldian, gunearen inaugurazino publikoa egingo da.
Ereñoko Geranda harrobian, zarratuta dagoan Ereñoko marmol gorriko harrobiaren eraldatze artistikoa egin dabe Rober Garay eta Alberto Palomera artistek. Gune artistiko barri honen aurkezpena bart egin dabe Ereñoko udaletxean. Bertan, Lorea Bilbao Euskera eta Kulturako diputadua izan da, baita Ereñoko Alkatea, Joseba Zarragoikoetxea eta erakusketea sortu daben artistak, Rober Garay eta Alberto Palomera be. Aurkezpenaren ondoren, zapatuan, bagilaren 1ean, Ereñoko Udalak antolatutako ekitaldian, gune honen inaugurazino publikoa egingo da, Sintonia Arrecifal Galeria Behatokia izenekoa.
Ereñoko Udalak atondu dau Sintonía Arrecifal Galería Behatokia Gerandako harrobian. Inguru berezi honetan, zarratuta dagoan Ereñoko marmol gorriko harrobian, hostotza zarratuaz inguratuta, Rober Garay eta Alberto Palomera artistek erakusketa bat sortu dabe. Aire zabaleko arte instalazinoa osatzen dabe lanok.
Inaugurazino publikoa datorren zapatuan izango da, bagilaren 1ean. Ekitaldian bisita gidatuak egingo dira artisten eskutik, 18:00etan eta 19:30ean, eta gauean Neønymus artisteak eskeiniko dau kontzertua 21:30ean. Kontzertu honek sinestesian sartuko dau ikuslea, estimulu bardinaren perzepzinoa zentzu ezbardin bi tartean dirala. Asmoa da zentzuak mobiduarazotea zeharka eta modu aleatorioan. Horregatik, artisteak harri lurruntsuen ozeanoan sartuko dau publikoa, antxinako koloreak entzunez eta urrutiko ohiartzunak atzemonez.
Harrobia eta artea bat egitea aparteko idea zala pentsau genduan eta oso pozik gagoz galeriaren emoitzeagaz. Ereñon ezinbestekoa da geure baliabideei eustea eta zapatu honetan izango dogun espektakulua lako ekitaldiak sortzea. Ereñoko historia herriko harrobiari lotuta dago eta horregaitik ekitaldi hau da hain garrantzitsua geuretzat, nabarmendu dau Ereñoko Alkateak, Joseba Zarragoikoetxeak.
Sintonia Arrecifal arte behatokian eta kontzertua harrobian izango dira eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretiz erreserbea egitea. Erreserbak egiteko ordutegia, astelehenetik barikura, goizeko 8:00etatik 14:00etara, honako telefonoan: 94.625.4621.
Bagilaren 1etik aurrera, bilduma artistikoa bisitau ahal izango da ibilbideak eta bisita gidatuen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!