UEUren Udako Ikastaroek 39 jarduera dakarrez aurten

Bizkaie! 2019-05-27 11:43   Pil-pilean

Bilbo, Iruñea, Eibar, Tolosa, Donostia eta Baionan egingo ditue ikastaro eta tailerrak.

Matrikulea zabalik dago UEUren 47. Udako Ikastaroetan. Aurreko urte bietan legez, #ElkarEkin lelopean atondu dabe egitaraua, zabala eskaintzearen aldetik zein alor geografikoan. Izan be, Bilbon hasi, eta Iruñean, Eibarren, Baionan, Tolosan eta Donostian be egongo dira jarduerak. Danetara, 39 ikastaro, tailer eta jardunaldi programau ditue.

Laster baten jarriko dira martxan Udako Ikastaroak, bagilaren 11n izango da lehenengo hitzordua, Bilbon. Egun horretan, Klima aldaketa: Euskal Herritik Pirineoetaraino leihoak zabalduz izeneko jardunaldia egingo dabe. Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana izenburuko beste bat egongo da bagilaren 20an Bilbon. Ikastaroak be hil horren 18an hasiko dira, Tolosan.

Alkarlanerako bidea be zabaldu dau UEUk aurtengo edizinoan. Batetik, Jakin Jardunaldiak egitarauaren barruan sartu ditue, garagarrilaren 11n eta 12an Usurbilen. Bestetik, Nafarroako Hezkuntza departamenduagaz batera, hiru ikastaro antolatu ditue Iruñean, bagilaren amaiera aldera.

Ikastaro bakotxa hasi baino astebete lehenagora arte emon ahal izango da izena. Matrikulearen prezioan beherapena izango dabe ikasleek, lanbakoek, erretiraduek eta UEUkideek. Argibide gehiago eta ikastaroen zerrenda osoa, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu