UPV/EHUk doktore barriak izentetako ekitaldia hartuko dau gaur

Bizkaie! 2019-05-24 10:24   Kulturea

334 doktore barri omenduko ditue, baita 2015-16 ikasturtean doktoregoko 57 sari bereziak eskuratu dituenak be.

UPV/EHUk maiatzaren 24an, barikuan, egingo dau doktore barriak izentetako ekitaldia Leioan, Sarriena auzoan, arratsaldeko 17:30ean. Danetara, 2018an 176 emakumek (% 53) eta 158 gizonek (% 47) irakurri ebenn tesia UPV/EHUn. 2018an, beraz, 334 tesi egin zituen. Doktore horreen % 22 atzerritarra da. Era berean, 2015-16 ikasturtean doktoregoko 57 sari berezi eskuratu dituenak be omenduko ditu Euskal Herriko Unibersidadeak.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea izango da buru ekitaldian. Izentetajko ekitaldiaren ohorezko gonbidatua Santos Zunzunegui Diez Komunikazino Zientzietako irakaslea izango da eta honako berbaldia emongo dau: Tres fechas y una declaración de intenciones: Algunas reflexiones acerca de la comunicación en el mundo contemporáneo.

Ezagutzan oinarritako gizartean, ikertzaileen prestakuntzea oinarrizkoa da aurrerabidea eta gizarte-ongizatea sustatzeko; hori dala eta, azken urteotan, doktorego ikasketen protagonismoa gero eta handiagoa da. Doktoreak goi mailako profesionalak izango dira I+G+B sortzeko eta zabaltzeko, ze ikasketa haoneek prestakuntza maila gorena emon eta erronka handiak aurrera eroateko kapaz izango diran profesionalak trebatzeko aproposak baitira, izan be, formazino maila honetara heltzen diranek lan funtsezkoa egin ahal izango dabe ikerketeagaz eta barrikuntzeagaz zerikusia daben erakundeetan, maila publikoan zein pribatuan.


2018ko tesiak

Igazko tesiak jakintza arlo honetakoak dira: Zientziak (108), Injinerutzea eta Arkitekturea (58), Osasun Zientziak (69), Gizarte eta Lege Zientziak (70) eta Arte eta Giza Zientziak (29). Azpimarratu behar da tesi horreetatik 160 nazinoartekoak izan zirala, eta 26 euskeraz irakurrita izan zirala.

Era berean, 2015/16eko doktoregoko 57 sari bereziak (24 gizon eta 33 emakume) be emongo dira ekitaldi honetan. Sariok emoten jakez cum laude tesiei nazinoarte mailan izandako garrantziagaitik, zientziari egin deutsien ekarpenagaitik eta era adierazgarrian jakintza barriaren sorreran laguntzeagaitik nabarmendu diran tesiei; horreetatik 14 lan Zientziaren arlokoak izan dira, 9 Injhinerutza eta Arkitekturakoak, 9 Osasun Zientzietakoak, 13 Gizarte eta Zientzia Juridikoetakoak eta 12 Arte eta Humanidadeenak.

Azken buruan, hona hemen, 2018ko Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria jaso dauen Miren Ibarluzeari egin geuntsan alkarrizketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu