Emon izena Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko XII. Ikerketa Sarian

Bizkaie! 2019-05-24 08:02   Kulturea

Lanak bialtzeko epea 2019ko irailaren 29an amaituko da.

Artez Blai kultur alkartearen helburua da Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntzea eta ikasketea bultzatzea eta ondorioz Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2019ko edizinoaren deialdia egin dau, ondoko oinarri honeen arabera:

Sari honetan edozein egilek hartu leike parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betibe Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako antzerkia, jantzak, zirkua, magia eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitekez.

Egileek nahi beste testu aurkeztu leikiez, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak. Lanak euskeraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu bakoak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromisorik bakoak izan behar dabe. Doktore tesien kasuan, unibersidadeetako biltegi digitaletan badagoz, argi adierazo beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzereari jagokonez, gitxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dabe (espazioak kontuan hartuta).

Lan bakotxa edozein euskarri digitaletan aurkeztu daiteke (izenburuagaz baina egile edo egileen daturik barik), eta artxibo bigaz:

- CV bat: datu personalakaz (izena eta abizenak, helbidea, jaioteguna eta jaioterria, telefonoa eta e-posta), ibilbide akademiko eta profesionalagaz eta aurkeztutako lanaren sinopsiagaz (10 lerro inguru).

- Sinatutako autorpen bat, lana argitaratu bakoa, beste sariren baten erabagiaren zain ez dagoala, argitaratzeko konpromisorik ez duaela eta egileak eskubide guztiak dituala egiaztatzen dauena.

Kontrakoa adierazoten ez badabe, Sariaren antolakuntzeak parte-hartzaileen datu personalak erabiliko ditu Sariari buruzko informazinoa zabaltzeko.

Lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 29an amaituko da. Lanak posta elektroniko bidez bialdu behar dira artez@artezblai.com helbidera eta Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Saria aitatu behar da e-postan.

Irabazten dauen lana Artezblai Argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2020ko urtarrilerako jakinarazoko da Artezblai egunkari digitalean, sare sozialetan eta komunikabideetan.

Irabazleak argitaletxeari emongo deutsoz argitaratze eskubideak eta irabazien % 10 jasoko dau.

Epaimahaia gitxienez hiru eta gehienez bost espezialistez osotuko da, Artez Blai Kultur Alkarteko zuzendaritza taldeko kideren bat idazkari dala. Erabagia apelaezina izango da.

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko XII. Ikerketa Sarian parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar eta oinarriotan aurreikusi ez dan edozein gai epaimahaiak eta bere idazkaritzeak argitu eta hurrengo deialdietan jasoko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu