2019ko bagilaren 2an Errenterian egingo dan Euskal Eskola Publikoaren Jaiko bideoklipa

Bizkaie! 2019-05-22 10:19   Kulturea

Ikusi bideoa hemen.

Bagilaren 2an, Makina bat taupada lemapean egingo da Errenterian, Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Hona hemen bideokliparen ganeko zehaztasunak:

- Berbak: Oneka Oliveri.

- Musikea: Yon Figueroa.

- Abeslariak: Estitxu Pinatxo eta Yon Figueroa.

- Bideokliparen zuzendaritzea: Ayar Salazar eta Gotzon Santaolaya.


Hona hemen kantuaren berbak:

Euskal Eskola Publikoak
Errenterian bota du aingura,
denontzat zabalik dago
Euskal Herritik mundura.


Hezkuntza aukera paregabea
etorkizunez dago betea,
zu eta ni engranajea
jar dezagun martxan katea!


Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.


Gure herriko kaleetako
argazki baten tankeran,
jatorri eta izaera ugaritako
lagunak gaude ikasgelan.


Euskalduna eta anitza
horrelakoa bait da bizitza,
hezkuntza gizartearen giltza
entzun dezatela gure hitza!


Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.


Elkarlanean bagoaz aurrera
denek izan dezagun aukera bera.
Zu ere gurekin batzen al zera?
bultza dezagun denok batera!


Ekainaren bian dugu zita
prestatu eta zatoz , ti-ta!
Errenterian bizi gara eta
egin zaiguzu bisita!


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu