Ikasleek eta edadekoek fanzine bat argitaratuz amaitu dabe belaunaldi arteko proiektua
2019-05-22 08:01 Pil-pileanEdadekoak IMQ Igurco Unbe egoitzan bizi dira, Erandion.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Arte Eder Fakultadeak eta Erandioko IMQ Igurco Unbe (Bizkaia) egoitza soziosanitarioak, ikasturte honetan, ikasleen eta egoitzan dagozan personen arteko topaketa bat egin dabe, belaunaldien artean batera sortzeko. Proiektua amaitzeko fanzine bat argitaratu dabe ikasleek egina, edadekoakaz izandako esperientzietan eta ezagutu dituen bizi historietan oinarritutako edukiz osotua. Arte plastikoak eta poesia buztartu ditue. Fanzineak Súper Vital dau izenburu.
Obrearen aleak eskuz egin ditue ikasleek, hainbat teknikaren bidez, eta oraintsu entregau deutsee ikasleen ordezkari batzuek egoitzako edadekoei; eurek era berean, proiektu amaierako jaia atondu dabe. Jai horretan, belaunaldien arteko proiektuan parte hartu daben edadekoen erretratu eta idazkiakaz osotutako mural bat be erregalau deutse.
Fanzinea egiteko risografia teknika erabili da, eta hainbat edukiren artean, besteak beste, erretratuak, edadekoen idazkiak eta euren bizi historiak, poesia be sartu dabe; alde horretatik, Pedro Magdalenok, IMQ Igurco Unben bizi diranetako batek, egin dau La vida de una persona poemea, argitalpenaren azaleko protagonista.
La vida de una persona
La vida de una persona
tiene sucesivos cambios
Sabemos cuándo nacimos
Morir, no sabemos cuándo
De niños somos felices
Lo pasamos bien jugando
Sin pensar en el futuro
No queremos ni pensarlo
El tiempo sigue corriendo
La juventud va pasando
Se van haciendo mayores
los que gozaban jugando
Y llegamos a la etapa
de presunción y boato
Te comerías el mundo
si pudieras alcanzarlo
Pero todo se termina
y el cuerpo lo va notando
Pues ya no podrás, siquiera,
desatarte los zapatos
Las ilusiones se acaban
El orgullo se ha agotado
Ya no queda otro remedio
que olvidarse del pasado
Todo ha sido vanidad,
ilusión y desengaño
Aunque luches por vivir,
la vida se va agotando
Pedro Magdaleno (2018)
XX urte. IMQ Igurco Unbeko egoiliarra
Proiektuan, Fakultadeko ikasleek eta irakasleek askotan bisitau dabe egoitza soziosanitarioa, eta egoitzako edadekoak eta profesionalak be joan ziran Arte Eder fakultadera, ikasleakaz tailerrak egiten. Han, ikasleek gidatuta, eurekaz esperimentau ahal izan eben: buztinagaz egindako sorkuntza artistikoa, errealidade birtualeko 3D betaurrekoak, marrazteko tableta grafikoak, biniloan egindako diseinua eta inprimidutea eta risografia.
Proiektuak belaunaldien arteko hartu-emon sozialak eta kolektibo bien arteko ezagutzen eta balioen transmisinoa lotu ditu sormen artistikoaren garapenagaz, bai gazteena eta bai edadekoena.
Proiektu osoan 86 ikaslek hartu dabe parte (horreetatik 8 Erasmus ikasleak), eta zentro soziosanitarioan bizi diran 15 personak. Ione Sagasti Alegría eta Izaskun Álvarez Gainza irakasleak, Arte Eder Fakultadeko Marrazketa Saileko irakasleak, Nahia Zamanillo Arresti, IMQ Igurco Unbeko terapeuta okupazionala eta Ainara Ochoa, psikologoa, izan dira ekimenaren sustatzaileak eta dinamizatzaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!