UPV/EHUk material informatikoa eta audiobisuala emongo ditu

Bizkaie! 2019-05-21 12:10   Pil-pilean

EAEko ikasleen zein ikasleen gurasoen alkarteak aurkeztu ahalko dira deialdira.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadearena dan eta dagoeneko unibersidade zerbitzurako balio ez dauen material informatiko eta ikus-entzunezkoaren adjudikazinodunak hautatzeko baldintzak argitaratu dira EHAAn. Unibersidadeak doban emongo ditu materialok, eta adjudikazinodunek ez deutse unibersidadeari ezelako ordainik edo zerbitzurik emon beharko.

Legez eratutako ikasleen alkarteek eta ikasleen gurasoen alkarteek parte hartu leikie prozeduran, baldin eta kontratetako gaitasuna badabe, mueta guztietako kontratuetarako gaitasun orokorrari buruzko Kode Zibilaren arauakaz bat, eta dohaintzak jasoteko gaitasuna badabe eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Prozeduran parte hartu nahi daben erakundeek eskaera bat bialdu beharko dabe Euskal Herriko Unibersidadeko Ondare Zerbitzuko Ondare eta Kontratazinoko Gerenteordetzeari, deialdian zehaztutako dokumentazinoagaz batera.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko bagilaren 3an amaituko da.

Deialdi honetako ekipoak (69 mahai-ordenagailu, 42 PUZ eta 40 bideo proiektagailu) Arabako Campusean eta Gipuzkoako Campusean dagoz, eta erakunde adjudikazinodunak arduratuko dira horreek hartzeaz, jakinarazo eta gero.

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa UPV/EHUren Ondare Zerbitzuaren webgunean eskura daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu