Epea edegi da Bilboko 2019ko Urrezko Kriskitina aukeratzeko

Bizkaie! 2019-05-21 09:42   Kulturea

Online egingo dan herri-botazino bidez hautatuko da irabazlea.

Bizkaiko uriburuko Kale Nagusian egingo dau bagilaren 8an ONCEk Euskadin aurtengo XVII Gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin Lasterketea. Horren ostean, ohiko Urrezko Kriskitina emongo jako irabazleari, ONCEren webgunearen bidez lortutako botoen arabera hautatua.

Era berean, boto gehien lortzen dituan hautagaiak jasoko dau saria. Botazinoa maiatzaren 21ean edegi eta bagilaren 6ko 12:00etan zarratuko da. Ondokoak dira Bilboko Urrezko Kriskitinaren hautagaitzak:

APNABI- Autismo BizkaiaBizkaian, 40 urtetan zehar espektro autistearen eremuan erakunde erreferente bilakatzeagatiik. 1.000 familia eta 220 profesionalek osotzen dabe. Hasierako espirituari eutsiz, erakundeen eta bestelako agenteen laguntzaz, autismoa daben pertsonek erantzun integrala, pesonalizatua eta bizitearen zehar kalidadezkoa izateko bermatzen dituen jardueren programa eta zerbitzuak atontzen ditu.

Athletic Club Fundazinoa: Eremu sozialean egiten dauen lanagaitik, gizarteratzetik kanpo geratzeko arriskuan dagozan hainbat talderen bizi-kalidadea hobetzen, beti be boluntariotzeak dauen garrantzia azpimarratuz, baita ezintasunak dituen personakanakoa. Athletic Clubaren baloreak, dimensino soziala, historia eta kultura tresnak personen bizi- kalidadea futbolaren bitartez hobetzeko.

Bilbao + 60 Egitasmoa: Bilbo, edadekoakaz adiskidetsua dan uria. Gero eta zaharkituagoa dan uriaren behar espezifikoei egokitzapenen aldeko oinarriak jartearen aldeko lanagaitik. Zahartze aktiboa, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezartzen dauenari jaramon eginez bai osasaun, parte hartze eta segurtasun mailako aukerak optimizeteagaitik.

Bilboko Kriskitin Lasterketeari laguntzinoa emon deutse beste behin Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzeak eta BBK Fundazinoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu