Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestazinoa deitu dau Bilbon
2019-05-17 09:51 Pil-pileanMaiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazinoarteko Eguna ospatzen da.
Maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazinoarteko Eguna ospatzen da; egun horretan, 1990ean Munduko Osasun Erakundeak homosexualidadea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu ebala gogorarazoteko. Esandakoak esanda, transexualak gaixotzat ez hartzeko lege aldaketea abian da Eusko Legebiltzarrean.
Kontuak kontu, homo-les-trans-fobia salatzeko alkarretaratzeak eta manifestazinoak herririk herri izango dira ze, bertokoak ahaztu barik, oraindino 7 herrialde dagoz (Mauritania, Sudan, Nigeria, Somalia, Iran, Arabia Saudí eta Yemen), homosexualidadea heriotzeagaz zigortzen dabenak. Eta 70 herrialde dira, euren zigor kodean homosexualidadea penalizauta dabenak.
1990ean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualidadea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu ebala gogorarazoteko.
Kontuak kontu, homo-les-trans-fobia salatzeko alkarretaratzeak eta manifestazinoak herririk herri izango dira ze, bertokoak ahaztu barik, oraindino 7 herrialde dagoz (Mauritania, Sudan, Nigeria, Somalia, Iran, Arabia Saudí eta Yemen), homosexualidadea heriotzeagaz zigortzen dabenak. Eta 70 herrialde dira, euren zigor kodean homosexualidadea penalizauta dabenak.
Bizkaian eta Donostian
Herririk herri egingo dira konzentrazinoak gogoan hartuta, uriburuetan be badira hitzorduak: Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestazinoa deitu dau Bilbon eta EHGAMek alkarretaratzera deitu dau Donostian, homofobiaren kontrako egunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!