Azkuna Zentroak Laborategi Digitala atondu dau

Bizkaie! 2019-05-15 13:04   Kulturea

Asmoa da partaide bakotzak bere proiektuaz hausnartzea eta berregituratzea, ikuspegi digital barriakaz.

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura garaikidearen zentroak Culture Lab argitara emon dau, arte eta kultura garaikideko profesionalentzako programea, proiektu artistikoen komunikazino digitala zelan hobetu aztertzeko eta narratibak ikertzen ditu prozesu sortzaileei identidade digitala emoteko. Kultura sektoreko eta barrikuntza digitalaren inguruko bost profesionalek, Abhay Adhikari, Sarah Gillett, Sharna Jackson, Ramya Rajaraman, Tom Higham eta Cori Moore draws-ek osotzen dabe Digital Identities-ek zuzendutako laborategia.

Culture Lab maiatzaren 16an eta 17an izango da. Jakintza digital barriak ikasteko aukerea eskaintzen dau, proiektu artistikoak zabaltzeko; era berean, zenbait teknika eta tresna aztertzen ditu, IKT barrien bidez adierazpen-forma barriak garatu eta eraldatzeko. Teknologia digital barriek arte digitalaren hazkundea sustatzen dabe; are gehiago, ateak edegi eta gizartearen eta artearen arteko loturak sortzen ditue, ondorioz, prozesu artistikoen eta publikoaren arteko bitartekaritzea ahalbidetzen dabe.

Hogeita hamar artista, kolektibo eta kultura-eragile izango dira laborategi artistiko-digital honetan, deialdi edegi bidez hautatu ondoren. Lantegian parte hartzeaz gan, hamar artista/kolektibo aukeratuko dira hiru hilebeteko egonaldi gehigarria egiteko. Online egonaldi honetan kulturako profesionalek komunikazino digitaleko estrategia garatuko dabe, euren proiektu artistikoetarako, arlo digitalean prozesu sortzaileak lantzeaz gan.


Laborategi Digitalaren programea

Laborategiaren asmoa da partaide bakotxak bere proiektuaz hausnartzea, eta ondoren berregituratzea, ikuspegi digital barriakaz. Egun biko tailerra izango da, eta egun horreetan egingo diran 5 moduluetako bakotxean hausnarketarako ariketa bat egongo da, lanerako orrian egin beharreko zeregin bategaz. Tailerrean taldeko edo binakako lanak dagoz.

 Maiatzak 16: Prozesu digitalak eta obra sortzea:

09:30: Lan analogiko bikaina sortu prozesu digitalen bidez - Sarah Gillett. Atal honetan lanketa digitalaren bidez piztu diran obra analogikoen adibideak aurkeztuko ditu Sarahk. Partaideek galdera hau aztertuko dabe: Zelan sortu artelan bikain bat efektu digitalagaz, gehienetan lehenengo planteamendu digitaltzat hartzen dogunik ez badogu?

12:00: Tresna digitalak obrak sortzean - Sharna Jackson. Idazle legez eta arte galerietako erakusketa-guneetan obrak sortzeko, prozesu digitalen testuinguruan, ohiturea dauen pertsona legez, tresna digitalak lankidetzarako eta inspiretako zelan erabili daitekezan azalduko dau Sharnak. Era berean, prozesu digitalek ikuslearen ikuspegitik be inklusinoa zelan bideratzen daben azalduko dau.

15:00: Zer ikasi geinke profesional digitalakandik? - Tom Higham. Produkzino digitaleko tresnak erakargarriak izan daitekez, batzuetan eskuragarriak, eta azkarrak. Profesional digital handiak ez dira digitaletik abiatzen. Idea eta kontzeptuen zergaitia da abiapuntua, digitala erraztailea izan daiten, ez parametroa. Beraz, zelan derrigortu geure buruak teknologia digitalaren dei intoxikatzaileari aurre egiteko eta arte hobea sortzeko asmoz pentsetan eta hausnartzen hasi daitezan?


 Maiatzak 17: Digitala eta artea administretea:

09:30: Giza eskalako narratibea - Abhay Adhikari eta Cori Moore. Zela berba egin zure proiektuaz, gainerakoak proiektu horregaz identifikauta sentidu daitezan? Historia hau erabili zeinke publikoagaz parte hartzeko modu barriak sortzeko gonbita egiteko?

12:00: Zela egin leikie gora artistek? - Ramya Rajaraman. Artista guztiek, azaleratzen dagozanek eta finkatuek, gora egiteko erronkeari aurre egin behar deutsie etenbarik, hau da, entzuleria eta aukera barriak lortu behar ditue. Batzuetan hazkundea mantsotu egiten da, eta geratu be bai, errendimendu-maila handia izan arren. Saio honetan aztertuko da Digitalak gora egiten laguntzeko dagozala, artisten mesedegarri, entzuleria barriak sortuz, euren sare artistikoak zabalduz eta aukera garrantzitsuak eskura jarriz, hazten diran eta beren lanak eboluzionetan dauen neurrian.

 SINPOSIOA: Kultura-jarduera guztiek nortasun digitala behar dabe? Digital Identities-ek sinposio edegi bat eskainiko dau maiatzaren 16an, kultura-jardueren nortasun digitalez hausnartzeko. Sare sozialak funtsezko tresnak al dira praktika artistikoa erakusteko eta sustatzeko? Euren funtzinoa eta beharra aztertuko dira, sormen artistikoa gizarteagaz lotzeko estrategia digitalak balorau eta zehazteaz gan.


Digital Identities taldea

Abhay Adhikari uritar konpromisoaren eredu barrietan interesauta dagoan ikertzailea da, bai eta Urban Sustainable Development Lab-en sortzailea be; laborategi hori Erresuma Batuko 50 New Radical proiektuetako bat dala dakar The Observer aldizkariak. Bideofeedback olgetei buruzko doktoretza ikasketak amaitu ostean, bira bat egin dau Japoniako bost uritan, komunidadeko musikari bategaz lankidetzan mindfulnessari buruzko tailerrak emonez.

Sarah Gillett komisarioa eta barritzaile digitala da, arte sektorean 20 urteko eskarmentua dauena, eta, besteak beste, Veneziako Biurtekoan British Pavilionerako programak egin izan ditu. 2017an, Laboratory of Dark Matters-en parte hartu eban, Arts Council England-en babesagaz. 2012an, Pushing Print Solo saria irabazi eban Earthquake izeneko lanagaz: eskala handiko collage bat.

Sharna Jackson proiektu zuzendaria, komisarioa eta idazlea da, eta konpromiso sozialeko ekimenak atontzen ditu kultura arloan. Tate Kids sortu eban Tate Galleries-etarako, eta, orain gitxi SITE Gallery-ko Zuzendari Artistiko izentau dabe. Ume literaturako lanak be egin izan ditu, eta haren lehenengo eleberria, Highrise Mystery izenagaz.

Ramya Rajaramanek Art Spire sortu eban, erakunde artistiko oparoak eta iraunkorrak sortzeko helburuagaz. Arte eszenikoetako profesionalakaz egiten dau lan diru-sarrerak eragiteko eredu iraunkorrak sortzen. Art Spire-ek 35 proiektu kudeatu eta garatu izan ditu Indiako uri nagusienetan.

Tom Higham komisarioa eta produktorea da mundu mailan, asmo handiko obra artistikoetan eta proiektuetan, artista, garatzaile, diseinatzaile eta arduradun politikoakaz lan eginez. Haren interesgunearen ardatza teknologia digitalaren boterean datza, eta idea soil nahiz eraginkorretan inspiretan da. Kultura Barritzaile Gazteentzako Salzburgoko Foro Globaleko kidea da Tom.

Cori Moore-k psikologian eta antzerkian dauen esperientzia darabil alkarrizketa adierazgarriak sustatuz olgeta formatuak eratzeko. Re-designing Death mobimenduko kide fundatzaileetako bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu