Txina osoak gura dauen likorea (eta II)

Zigor Aldama 2019-05-14 12:00   Bidaide

Moutai erosten dabenek ez dabe edaten eta edaten dabenek ez dabe sekula erosten.

Azpiegitura mingarria abiarazo dogu baina ezinbestekoa zan oso lehiakorra dan ekonomian aurrera egiteko adierazo dau Wu zuzendariak. Moutairen helburu nagusienetako da produkzinoaren % 10 kanpora saltzea: Gure nazinoarteko zabalkundea, herrialdearen jarduera eta politikakaz bat doa; egun 66 herrialdetan gagoz eta gure publikoa ultramarreko txinatarrak izan arren, guretzako erronka nagusia da Moutain munduan onartua izatea azaldu dau Wu-k. Baina baijiuk hartuko ete dau munduan vodka edo whiskyaren indarrik? Kanpotar gehienek ezetz pentsetan dabe eta gorrotatzen dabela; Kontua da ze alkohol graduazino handiak eta gusto gogorrak atzera eragiten deutsela, arazoa da zelan edaten dan adierazo dau Iñaki Antoñanzas, Asian Fagor Automotion enpresako arduradunak eta Pekinen urteak egin dituanak. Antoñanzasek ganbei dearra nabarmendu dau, txinatarren tradizinoari eutsiz, trago edo zurrutada bakarrean kopea hutsituteko ohiturea. Oso zabal dabilen ohiturea da eta  Moutai enpreseak berak txupitoak hartzeko kopa bereziak be merkaturatzen ditu; atara kontuak, 66 behar dira botila bat amaitzeko. Asko edaten danez, dagozan tranpa edo teknika guztiak erabili behar dira, berbarako, otorduak baino lehen orio apur bat edatea, holan denpora gehiago beharko dogulako mozkortzen eta behar danean gonbitua botaten dino Antoñanzasek.

Baina mundu guztiak ez ditu aitatu teknikak ezagutzen eta negozio-afarietan alkoholdun edari larregi edateagaitik hildakoen kopuru handiak nahikoa normaltzat hartzen ditue. Europako erakunde batzuetako agintariek sarri zabaldu dabe alkoholdun edari larregi edateak eragin leikezan arazoen barri: Zorionez Xi-k agintaritzea hartu ebanetik alkoholdun edarien konsumoa sano murriztu da eta belaunaldi barriek gurago dabe ardao baltza zehaztu dau Antoñanzasek.

Ohitura eta tradizinoetan igarritako aldaketaz jaubetuta, Wu-k onartu dau enpresea aspaldi hasi zala graduazino gitxiagoko edariak zein gusto ezbardinetakoak merkaturatzen, holan jente gaztea erakarteko. Edozelan be, oraintsuko estadistika eta txostenetan ez da jokera aldaketarik atzemon: Negozioa ondo doa, 2018. urtean 90.000 miloe yuan, 11.700 miloe euroko irabaziak izan genduzan, orain 20 urtekoak baino 100 aldiz handiagoak. Herrialdean etekin ekonomiko handieneko 10 konderrietako bat gara eta enpreseak probintziako konpainia guztiek ordaintzen dituen zergen % 90 pagetan dau.

Maotai marka ezagunena bada be, ez da haranean baijiu egiten dauen bakarra. Negozioaren indarraz jaubetuta, asko dira destileriak zabaldu dituen familia giroko enpresak; Tian Shaobo-k da horreetako bat, Yizui Fangxiu (edan mozkortu arte) martxan jarri dauena; Egunean, batez beste, tona bat likore saltzen dogu; gure prezioak Moutai-koak baino merkeagoak dira eta kalidadea antzekoa. Likorea merkeena 100 yuan (13 euro) da litro erdia; baina gehien konsumiduten dan likorea 400 yuanekoa (52 euro) da. Gurea ez da Moutai baina herena balio dau, adierazo dau Tian-ek.

Azken buruan, oso zintzoak ez diran enpresariak be badagoz eta likore faltsuak saltzen trebeak; Moutai enpresea oso arduratuta dago, izan be, igazko urtarrilean poliziak 3,7 tona Moutai faltsua atzemon eban eta aurrerago JD merkataritza elektronikoan dabilen enpreseak jakinarazo eban jatorrizkoagaz zerikusi bako likorearen bost bialketa sartu eutsiezala iruzur eginez eta horrek bai, upealako atxurra eragiten dauela...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu