Ikasturteko azken erromeria Bilbon, Aiko Taldearen eskutik

Bizkaie! 2019-05-10 11:47   Kulturea

Museoaren eta Aikoren arteko lankidetzeak jantza tradizionalaren zabalkundea indartzeko balio izan dau.

Euskal Museoak estalita dagoan bere klaustroko ateak edegiko ditu maiatzaren 11n, 19:00etatik 21:00etara bitartean, euskal kulturearen jai parte-hartzaile hau egiteko.

Museoaren eta Aikoren arteko lankidetzeak jantza tradizionalaren zabalkundea indartzeko balio izan dau. Ekitaldirako sarrerdaren salneurria euro batekoa da.

Euskal Museoaren ekinbidez, ikasturteko azken erromeria izango da zapatu honetan, maiatzaren 11n. Klaustroan egingo da, 19:00etatik 21:00etara, azken hilebeteotan gero eta handiagoa izan dan erantzun onaren ondoren. Joan dan irailean Bizkaiko erakundeak Aiko Taldeagaz sinatutako akordioak jantza tradizionala zabaltzen lagundu eta, beste behin, estalitako klaustroko egitarauaren jarduera kulturalen aldeko apustua egin dau, ardatz nagusi legez.

Erromeria hau, hileko bigarren zapatuetan egiten dana, oso parte-hartzailea izan da eta interesauta dagoan publiko guztiari zabalik egon da. Egun guztietan, agortu egin dira sarrera guztiak. Leku aparta jantzan egiteko eta gozetako, Mikeldiren gerizpean. Aikoko musikari Sabin Bikandi (txistu eta tanbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) izan dira, Patxi Labordaren zuzendaritzapean, ikasturte osoan zehar jaia girotzeko ardurea izan dabenak.

Erromeria tarteko dala, Euskal Museoak euskal kultureari eta zabalkundeari eutsi gura izan deutso. Normalean, bildumako piezen bitartez egiten dau (alde materialagaz), eta, aurten, euskal kulturan nabarmentzekoa dan ondare ez materialagaz egin dau.

Era berean, azken ekitaldi honetan, jardueran parte hartu nahi dauen edozeinek Gurutze kaletik sartu beharko dau Euskal Museoko klaustrora. Sarreran, erromeria hasi baino minutu batzuk aurretik euro bateko balioa izango dauen txartela eskuratu ahal izango da.

Ez ezazu galdu Aiko Taldearen azken erromeria Euskal Museoan! Bizi eizuz jantza tradizionalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu