Garbiñe Ubedak hizkuntza gitxituen errealidadea jorratuko dau Grezian

Bizkaie! 2019-05-08 08:03   Kulturea

Tesalonikako liburu azokearen barruan, mahai-inguru baten parte hartzera konbidau dabe.

Euskal kultureak eta literatureak lekua izango dabe Greziako garrantzitsuenetakoa dan Tesalonikako liburu azokan, Etxepare Euskal Institutuak azaldu dauenez. Maiatzaren 9tik 12ra egingo dabe azokea, eta zapatuan, 11n, hizkuntza gitxituetako literaturearen eta Europako hizkuntza aniztasunaren inguruko mahai-ingurua egingo dabe, 15:00etan.

Herrialde ugaritako ordezkariek hartuko dabe parte mahai-inguruan, tartean Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarrak. Euskal Idazleen Alkarteko lehendakaria danez, euskerazko literaturearen ezaugarrien eta erronken ganean ikuspegi zabala emon ahal izango dau. Saioko gidariak Minos Efstathiadis idazlea eta Nikos Kourmoulis kazetaria izango dira.

Horrezaz gan, Tesalonikako Liburu Azokearen 16. edizinoan, Greziako eta mundu zabaleko idazle, kazetari, editore, itzultzaile eta erakunde ugari batuko dira. Izan be, azokearen helburua da bisitariei munduko literatura garaikidearen barri emotea, kulturen aniztasuna aintzat hartuta. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu