Amorebieta-Etxanok XXI. Enrike Renteria Pintura Lehiaketea dakar
2019-05-06 09:30 KultureaZornotzarrek euren artelanak pintau eta abuztuan ikusgai egongo dira.
Lehiaketea Sociedad Artístico Cultural Zornozak antolatzen dau Ametx udal kultur erakundeagaz eta aurten, hainbat barrikuntza egongo dira. Lehiaketan modalidade bi dagoz: aire zabaleko pintura lehiaketa tradizionala (garagarrilaren 7an bertaratu eta izena emon daiteke edo saczornoza@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bialdu) eta Zintzilik, herriko balkoietan ikusgai jarten diran lanik onenak saritzen dituana (maiatzaren 8tik aurrera izena emon daiteke).
Aurten, garagarrilaren 7an, lehiaketa egunean, 14 urtetik beherako neska-mutikoentzat gune bat egongo da, pintura tailer bategaz. Ume guztiek sari bat jasoko dabe parte hartzeagaitik.
Saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta garagarrilean Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan ikusgai egongo dira.
Pintura lehiaketea
Aire zabaleko pintura lehiaketea Amorebietako erdigunean eta Etxanoko herrigunean egingo da eta pintau daitekezanak, horreetan dagozanak izango dira (aldez aurretik adierazoko jakez lehiakideei).
Parte-hartzaileek mihiseak Zelaieta Zentroan silutu beharko ditue, 09:00etatik 11:00etara. Lehiakide bakotxak obra bakar bat aurkeztu ahal izango dau eta teknika eta neurri jakinik ez da egongo. Lanak arratsaldeko laurak eta bostak artean aurkeztu beharko dira. Epaimahaia ZKAEk izentautako kritiko bik, Ametxek izentautako batek eta ZKAEko kide batek osotuko dabe eta euren erabagia arratsaldeko 18:00retan jakinarazoko dabe Zelaieta Zentroko auditorioan.
Guztira, zazpi lan sarituko dira; lehenengo saria 500 eurokoa izango da, bigarrena 400 eurokoa eta hirugarrena 350 eurokoa. Laugarrenari eta bosgarrenari 300 € emongo jakez. Era berean, 200 euroko akzesit bat egongo da, saririk jaso ez dauen herriko lanik onenarentzat. Aurten publikoaren sari bat egongo da.
Zintzilik
Herriko balkoietan ikusgai izandako lanik onenak sarituko ditu Zintzilik arte lehiaketeak. Horretarako, izena emoterakoan, parte-hartzaileek 1,30x1,50 metroko olana bat jaso dabe. Deialdi honetan izena emoteko epea maiatzaren 8an zabalduko da eta garagarrilaren 2ra arte egin ahal izango da Zelaieta Zentroan.
Enrike Renteria
Enrike Renteria Mardaraz 1900. urteko zezeilaren 9an Larrean jaio zan, Amorebieta-Etxanon. Kaitanako eskolan pintetan hasi zan, autodidakta. 1924. urtean, Juan Gorbea eta Luis Icetak (Athleticeko kapitaina) deskubridu eta bere lana Isidoro Guinea eta Antonio de Guezalari erakutsi eutsien. Urte berean, Euskal Artisten Alkarteko kide bihurtu eta hola izan zan alkartea 1937an desegin arte.
Renteria bokazinoz zan pintorea. Jarrera hau izan eban bere bizitza guztian zehar eta pintetan jarraitzeko gogor burrukatu behar izan eban. Renteria, pinturan sartuta, natureak eskaintzen dituan zehaztasun txikieneierreparetan egoten zan beti. Esangura horretan, distirea, euriaren hezetasuna, egunsentiko behe-lainoa, ezkutatzen doan eguzkiaren epeltasuna eta bestelakoak agertuko jakuz haren lanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!