Gurenduzeko II. Jardunaldi Sexologikoak Bilbon

Bizkaie! 2019-05-03 09:54   Pil-pilean

Maiatzaren 3an eta 4an, feminismoak, sexualidadeak eta erotikak izango ditue aztergai.

Estadu osotik etorritako sexologia esparruko profesionalak, zein 170 persona baino gehiagok hurrengo barikuan eta zapatuan, maiatzaren 3an eta 4an, Bilboko NH Collection Villa de Bilbao hotelean egingo diran jardunaldietan parte hartuko dabe.

Topaketa sexologiko honek feminismoak, sexualidadeak eta erotikak izango ditu aztergai.

Jardunaldiotan berbaldiez gozetako, tailer batean parte hartzeko eta hizlariakaz berba egiteko aukerea izango da; modu honetan, gaurko sistemea birplanteetako eta birpentsetako zein maitasunean oinarritutako bizikidetza marko barriak imajinetako ateak be zabalduko ditugu. Gurenduz Zentru Sexologikoko zuzendariak, Ziortza Karranzak jardunaldiei hasierea emongo deutse. Ostean, Sexologian doktorea dan Efigenio Amezuak izaki sexuatua izatearen ideaz berba egingo dau. Ondoren, Ianire Estebanek sentidu, desiratu eta disfrutetan dauen feminismoari buruzko hitzaldia emongo dau. Lehenengo egunari amaierea emoteko Efigenio Amezua eta Ianire Estebanezegaz berba egiteko aukerea izango da.

Zapatuan, jardunaldiak goizeko 09:30ean hasiko dira; ordu horretan, Santiago Fragok, Amaltea institutoaren sortzailea eta 30 urte baino gehiago aholkularitza sexologikoa daroan medikuak bizitzako udagoienean erotikeari eusteko gakoak eta tresnak eskainiko deuskuz. Aurrerago, harritzeko momentua helduko da Borja Rodriguezen eskutik, izan be, berak Falozentrismoa bardintasun garaian eta gizonaren sexualidadearen krisiari buruzko berbaldia emongo dau.

Coffe break-a eta gero, Maria Díaz Angulo eta Bruno Martínezen txandak izango dira. Lehenengoak Gorputzaren erotikea izenburu dauen barriketaldi-tailerrean parte hartzeko aukerea emongo deusku eta bigarrenak, Bruno Martinezek minoria erotikoetan emakume eta identidadeaz gogoetea egitera eroango gaitu.

Kontuak kontu, berbaldiak amaitu ondoren egongo diran barriketak bideratzeko Sara Rodríguez eta Erika Salvatierra izango dira gure artean, eurak izango baitira edukiz betetako haize freskoa ekarriko daben sexologoak.

Arratsaldean, soziologo, filosofo eta INCISEXeko irakaslea dan Marcos Sanz Aguerok bere gogoetak geugaz konpartiduko ditu eta amaitzeko, Ziortza Karranzak, hainbat komunikabidetako kolaboratzaile, psikologo eta sexologoak, feminismoaren, plazerraren eta maitasunaren inguruko berbaldia emongo dau; eta jakina, gitxienez, galdera bat egingo deusku: Feminismoa, plazerrak eta maitasuna, horreek ete dira konsumoaren produktu barriak?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu