Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Eguna da gaur

Bizkaie! 2019-05-03 09:20   Pil-pilean

Demokraziarako hedabideak: Kazetaritzea eta hauteskundeak desinformazino garaietan lelopean dator eguna.

Urtero legez 1994. urtetik, maiatzaren 3an, Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, Unescok hautatua, munduan prentsa askatasuna aldarrikatzeko asmoz prentsa libre, pluralista eta menpekotasunik bakoa gizarte demokratiko guztien oinarrizko osogaia dala aintzat hartuta. Euskal Kazetarien Alkartea eta Colegio Vasco de Periodistas – Kazetarien Euskal Alkargoa ospakizun horregaz bat egiten dau.

Demokraziarako hedabideak: Kazetaritzea eta hauteskundeak desinformazino garaietan lelopean, Nazinoarteko Egunaren 2019ko edizinoak prenseak, hauteskunde garaietan aurre egiten dituan gaur egungo erronkak eztabaidatzen ditu, baita kazetaritzearen zeregina bake zein adiskidetze-prozesuetan, izan be, gai hau momentu ezin egokiagoan agertzen da, biziten gagozan hauteskunde garaia dala bide, zenbait alderdik hedabideen lana (horreetako batzuk publikoak) boikot egiten ahalegindu diran ikusi da, prentsaurrekoetara, mitinetara edota hauteskunde gauan egoitzetara sartzea baimendu ez dabwelarik, kazetaritzea modu librean jarduten eragotziz eta egiazko komunikazinoa emoteko eta askatasunez jasoteko konstituzino eskubidea, edozein hedabide erabilita, urratuz.

Ez da lanbideak sufriduten dauen eraso bakarra. Herritarren segurtasunerako legea, Mozal Legea izenpean ezagunagoa, zenbait atalen protagonista izan da, gehiegi behinik behin, ze hainbat euskal kazetarik salatuak izan dira eta epaitegietara azalpenak emotean be eroan ditue. Esangura horretan, informazinoa zabaltzeagaitik euskal kazetari bati ezarritako zigorra baliobakotzea txalotu eta ospatzen dogu, horretarako urte bi itxaron behar izan baditu be. Epai honen kontra ezin da helegiterik aurkeztu eta aurrekari argia ezartzen dau. Kazetarien kontrako isunak, epaiketak eta erasoak jazoten diran bitartean, AVP_EKEk eta CVP-KEEk Mozal Legea berehala indarbakotzea eskatuko dabe.

Mugarik Bako Erreportariek egindako Prensa Askatasunaren Nazinoarteko Sailkapenean Espainia 29. lekuan dago, ez da datu ona, alderantziz, egoera kaltegarria islatzen dau. Azken aldian Katalunian lankideek bizi izan dituen irain eta erasoez gan, azpimarratu behar da Mallorcan iturrien eta sekretu profesionalaren kontrako urratze saiakera larria izan dala, izan be, Espainiako poliziak ustelkeria-kasu bat ikertzen ebizan kazetari biren eskuko telefonoak eta ordenagailuak konfiskau zituan.

Guzurrak eta barri faltsuak egunero aurre egin behar deutsagun eztabaidagai nagusietarikoa be bada. Nahitaezkoa da desinformazinoa egiazko eta datu egiaztatuakaz lehian egotea kode etikoa eta deontologikoa errespetetearen mesedetan eta herritarrek egiazko informazinoa jasoteko eskubidea babestearren.

AVP-EKE eta CVP-KEE lanbide hau babestearen eta libre ibiltearen alde dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu