Harrera beroa egin jako Bilbon Bidaideak BSR Taldeari

Bizkaie! 2019-04-30 13:44   Kirola

Errubera-jarlekuak erabilten dituan saskibaloiko Bilboko klub hau 1992an sortu zan.



Bidaideak Bilbao BSR
taldeak, joan dan domekan, erruber-jarlekua erabiliz, saskibaloiko EuroLigako 1-eko txapeldun titulua eskuratu eban, Turkiako Besiktas taldeari finalean irabazita.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru Bilboko klubari autorpena agertzeko ekitaldian, eta tituluaren balioa nabarmendu dau, ez bakarrik kirolaren arloan, baita persona guztientzako aukera-bardintasunaren arloan be. Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia eta udal korporazinoko beste kide batzuk be izan dira.

Aburto alkateak zorionak emon deutsee taldeko jokalariei, teknikariei eta zuzendariei, joan dan domekan eskuratutako tituluarengaitik, ez kirolaren ikuspegitik dauen balioagaitik bakarrik, baita persona guztientzako aukera-bardintasunaren ikuspegitik dauen balioagaitik be. Alkateak nabarmendu dau Bilbo harro egoteko moduan dagoala BSR Bidaideak taldearen balioak dituan talde batek ordezkatzen dauelako.

Errubera-jarlekuak erabiliz saskibaloiko EuroLigako azken fasea joan dan asteburuan jokatu da Sheffield-en (Britainia Handia), eta Bilboko taldeak bere lehen europar titulua eskuratu eban han, Turkiako Besiktas taldeari finalean irabazi ostean.

Errubera-jarlekuak erabilten dituan saskibaloiko Bilboko klub hau 1992an sortu zan, sasoi haretan Bilboko klub batean mahai-tenisean jokatzen eban persona talde baten ekimenez. Bestalde, 2013/2014 denporaldian, erakundearen zuzendaritzeak akordio bat lortu eban desgaitasunen bat eben personen Bidaideak alkarteagaz, eta bera da ordutik Bidaideak Bilbao BSR klubaren gerentziaren eta koordinazinoaren ardurea dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu