Gernikako bonbardaketearen 82. urteurrena da gaur
2019-04-26 08:37 Pil-pileanJazoera bildurgarriak bizi zituenak zein lora-eskaintzak eta sirena hotsak gaur be ez dira faltako.
Gaur 82 urte, arratsaldeko 15:45 aldera, hauts eginda geratu zan Gernika bondarkadeten ondorioz. Ohikoa dan legez, jazoera bildurgarriak bizi zituenak zein lora-eskaintzak eta sirena hotsak gaur be ez dira faltako.
George Steer saria
Mikel Ayestaran kazetariak jasoko dau gaur arratsaldeko 18:00etan, George Steer saria; Bingen Zupiria sailburua George Steer Kazetaritza Saria emoteko ekitaldian izango da.
2006an, Gernika-Lumoko Bonbardaketearen Urteurrenean, George L. Steer (1909-1944) kazetari britaniarrari omenaldia egin jakon, Gernikako bonbardaketea ezagutzera emon ebalako, The Times eta The New York Times egunkarietan urgentziazko kronikak idatzi zituanean, 1937ko apirilaren 28an argitaratu ziranak.
2017an, persona honi egindako omenaldiaren indarra puzten joan zan eta beste kazetari batzuen lana be saritzen hasi ziran, besteak beste, Mathieu Corman, Ce Soir egunkariaren korresponsal belgikarrarena, beronek be uribilduaren bonbardaketearen kronikea idatzi ebalako.
Gernika Sariak
Bakearen eta berradiskedetzearen aldeko Gernikaren eta berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak jasoko ditue gaur, apirilaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian.
Aurtengo saridunak:
- CHRISTOS STYLIANIDES (Giza-laguntzako eta krisi-kudeaketako Europako komisarioa).
- PAUL PRESTON (Historialaria).
- ÁNGEL VIÑAS (Historialaria).
- XABIER IRUJO (Historialaria).
Gernika bakearen eta berradiskidetzearen aldeko sariak 2005 urtean sortu ziran Gernika-Lumo eta Pforzheimgo Udalen eta Gernika Gogoratuz, Gernika Bakearen Museoaren eta Kultur Etxearen Fundazinoen eskutik. Sariek, euren lanagaz bakea eregiten eta adiskidetzea sustatzen lagundu daben persona fisiko zein juridikoen, erakundeen edo bestelako persona taldeen aintzatespena jentaurrean azaltzea dabe helburu.
Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Gogoratuz Fundazinoak 1992an egin eben Bakearen Sariak sortzeko lehen hausnarketa, Gernika-Lumoko uribildutik Bakearen eta Berradiskidetzearen Kulturtaren balioak sustatzeko asmoz. Ordutik hona, uribildutik bultzatutako lanak emoitza argiak izan ditu; alde batetik, Gernika Gogoratuz Bakearen Ikerketa Zentroa (1987) eta Gernikako Bakearen Museoa (1998), bestetik.
Urteotan berradiskidetzearen aldeko lana da, besteak beste, azpimarratu beharrekoa. Lan honen emoitzarik adierazgarriena Roman Herzog Alemaniako RF-ko Presidentearen autorpena dogu. Gernika-Lumoko bonbardaketatik bizirik atera ziran lekukoei, 1997ko apirilaren 27an zuzendutako gutunaren bitartez, Gernika-Lumoko bonbardaketan Alemaniako Kondor Legioaren parte-hartzea autortu eta bostekoa luzatu eutsen berradiskidetze legez.
Eta hori gitxi balitz, nazinoarteko autorpenaren isla be izan dau ibilbide honek, izan be, UNESCO-k Europako eskualdeko Bakearen Uriak Saria 2002-2003 emon eutson 2004ko irailaren 9an.
Bizitako Bonbardaketa. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron
Inaugurazinoa bart izan da baina bisitariek apirilaren 25etik 28ra bisitau ahal izango dabea Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.
Apirilaren 26, 27 eta 28an, sarrera doban izango da.
Erakusketa bibliografikoa: Umezaroa eta Gerra Zibila
Apirilaren 16tik irailaren 16ra egongo da ikusgai Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.
Gerra zibilak (1936-1939k) populazino guztiari eragin eutson eta umeek nabarmen sufridu eben, jatekorik ez egoalako eta erraz gaixotzen ziralako. Ume asko beste herrialde batzuetara eroan zituen; lehen abegi-herrialdea Frantzia izan zan. Kanpora bialdu zituenen kopurua 35.000 izan daitekeela uste da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!