Hasi da Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketea

Bizkaie! 2019-04-25 12:41   Pil-pilean

Proposamenak bialtzeko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Abuztuaren 17tik 25era egingo dabe 2019ko Bilboko Aste Nagusia, baina kartel ofiziala aukeratzeko sariketea hasi da dagoeneko. Jaietako pertsonaiak, ohiturak eta izakerea modurik aproposenean agertzen dituan kartelaren bila ibiliko dira, beraz, Bilboko Udala eta Konparsak hurrengo asteetan.

Nahi daben guztiek parte hartu leikie lehiaketan. Horretarako, maiatzaren 31ra arte bialdu leitekez diseinuak, Udalaren Jaietako Sailera (Venezuela plazea, 2). Gaia librea da, baina, jakina, zelanbaiteko loturea izan beharko dau Aste Nagusiagaz. Ganera, testu hau derrigorrez agertu behar da: BILBO 2019 ASTE NAGUSIA Abuztuak 17-25.

Jasotako kartel guztietatik sei finalista aukeratuko ditu epaimahaiak. Bederatzi kide izango ditu epaimahaiak: bost diseinuaren mundukoak, beste bat Bilboko Konparsetakoa, eta beste hiru Udalaren ordezkariak, tartean Jai Batzorde Mistoko presidentea. Sei finalisten artetik irabazlea aukeratzeko, ostera, herritarren eretxia kontuan hartuko dabe.

Kartel irabazleak 2019ko Aste Nagusia iragarriko dau. Horrezaz gan, 3.000 euro emongo deutsiez egileari.

Lehiaketearen oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu