Hemingway eta Kollontai, EIZIEren itzulpen lehiaketan
2019-04-25 09:25 KultureaHautagaiek maiatzaren 23ra arteko epea daukie itzulpenen laginak aurkezteko.
EIZIE alkarteak 2019ko itzulpen lehiaketea martxan ipini dau, Literatura Unibertsala bildumea horniduteko asmoz. Munduko literaturearen libururik esanguratsuenak euskeraz eskaintzen ditu bilduma horrek. Aurtengo deialdian, Ernest Hemingway amerikarraren eta Aleksandra Kollontai errusiarraren obra bana itzuliko dabe irabazleek.
Honee dira obra biak:
- Ernest Hemingway: The Sun Also Rises. EIZIEren lagina hemen.
- Aleksandra Kollontai: Liubov pchel trudovyj. EIZIEren lagina hemen.
Sariketan itzultzaile profesionalek zein hasibarriek hartu leikie parte. Goian ipinitako laginak euskerara itzulita aurkeztu behar ditue, maiatzaren 23a baino lehen. Hautagai bakotxak obra bietako bat aukeratu leike, baina bietara aurkezteko modua be badago.
Epaimahaiak aukeratutako irabazleek liburu osoa itzultzeko kontratua sinatuko dabe. Ondoren, obra biak Igela eta Erein argitaletxeen Literatura Unibersala bilduman kaleratuko ditue. Lehiaketako oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!