EIMA Katalogoa hobetuta dator

Bizkaie! 2019-04-25 08:07   Kulturea

Mailegu-zerbitzu eta webgune barriak ditu euskerazko ikasmaterialen zentroak.

Eibarko egoitzako konsulta gelea (argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hobetu eta zabaldu egin ditu EIMA Katalogoaren bidez emoten dituan zerbitzuak. Euskerazko Ikasmaterialen Dokumentazino Zerbitzua da EIMA, eta formatu askotako 25.000 erreferentzia inguru ditu, horreetatik 4.000 saretik konsultau eta deskargetako moduan. Hezkuntza munduko profesionalentzat ez eze, herritar guztientzat be baliogarriak dira material horreetako asko.

Mailegu-zerbitzu eraginkorragoa izango dau aurrerantzean EIMAk, eta webgune barria martxan dago. Katalogautako 25.000 dokumentuen artean, konsultak ikasmailen, gaien, argitaletxeen edo egileen arabera egin leitekez. Oraingo webgunean errazagoa da katalogoko materialak bilatzea eta eskatzea, intuitiboa eta erabilerraza da eta.

Egoitza fisikoa, ostera, Eibarren dauka EIMA Katalogoak. Herritar guztiei zabaldutako lekua da, informazinoa emoteko eta sarean ez dagozan materialak maileguan eskaintzeko. Materialak hantxe bertan konsultetako espazioa be badago, ikus-entzunezkoetarako gela eta guzti.

Hezkuntza Saileko Euskera Zerbitzuak 1982. urtetik abian dauen lan-programea da EIMA. Helburu nagusia da unibersidade aurreko ikasmailetarako euskeraz behar adina ikasmaterial sor daiten bultzatzea, baita ikasmaterialon kalidadea jagotea be.

Zerbitzu horren barruan, EIMA Katalogoa da funtsezko adarretako bat. Ikasmaterialen zabalkundean laguntzeko 2005ean sortua, urte haretatik dabil dokumentazino-zentroan euskerazko ikasmateriala batzen, katalogatzen eta sarean jarten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu