Literaturia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen
2019-04-24 13:43 KultureaMaskarea izango dau gaia 2019ko Literaturiak.
Urtero legez, era guztietako ekitaldiak izango dira Zarautzeko Musika Plazan eta Modelo aretoan: ume eta helduentzako emonaldiak, barriketaldiak, komiki-tailerra, azokea, sariak...
Maiatzaren 10etik 12ra Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautz. Hiru egun horreetan, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastauko dira Zarautzeko kale eta aretoetan, literatureagaz gozetako. Maskarea izango da aurtengo gaia, eta leloa, barriz, hauxe: Zu naiz, ni zara.
Kontuak kontu, aurten argitaratutako liburuen aurkezpenak, azokea eta emonaldiak izango dira, horreetako batzuk estreinaldiak. Bestelako ekitaldiak be ezin ahaztu, tartean, komiki-tailerra eta barriketaldiak. Era berean, omenaldi bana egingo jake Yolanda Arrietari eta Anjel Lertxundiri, Literaturan egindako lana autortzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!