77 plan Getxon
2019-04-24 10:22 KultureaGetxoko 231 enpresak garatutako jardueren eskaintzea % 5,5 hazi da aurten.
Getxoko Udalak Aste Santutik aurrera izango dauen eskaintza turistiko barria ezagutzera emon dau 77 plan Getxoz gozetako liburuxkearen bitartez. Urtero legez, argitalpenaren helburua da udalerriko eskaintza turistiko nagusia turistei eta bisitariei ezagutarazotea, era erraz eta bisualean, beste plan espezializadu eta alternatibo batzuk tarteko dirala, baliabiderik ezagunenez gan; gehigarri erakargarriak emonez Getxora etorten diranak animau daitezen bisitea errepetiduten.
Getxoko 231 enpresak garatutako jardueren eskaintzea (planak eta esperientziak) % 5,5 hazi da aurten 2018. urteagaz konparauta, batez be, Kultura, kirola eta ongizate turismoagaz lotuta dagozanak. Gehien hazi den eskaintzea Getxo Kosta eta Getxo Aktiboa eta Ongizatea da.
Turismo Bulegoak liburuxka horren 43.000 ale zabalduko ditu (gaztelaniaz, euskeraz, ingelesez eta frantsesez). Eskaintza lau atal handitan banatzen da:
• Getxo Kosta. 28 plan ditu (+% 16,5) 17 enpresak antolatuta, eskaintzearen % 36,4 hain zuzen. Belaontzietan eta motordun ontzietan, urpeko ikastaroak, surfa, piragua ibilbidea, paddle-surf eta Aquarium-era bisitak eskaintzen diran jarduera eta esperientziez gan, aurten, nobedade legez, Donekajue bidea Kostaldetik egiteko aukerea dago, Sail The Way-ren ekimena, eta ibilbideak uretako motorretan.
• Getxo Monumentala eta Kulturala. 20 plan 12 enpresak antolatuta. Eskaintzearen % 26 dira eta, besteak beste, era guztietako baliabide kulturalak, naturalak eta arkitektonikoak ezagutzeko bisitak dira: gidatuak, antzeztuak, taxiz, itsasontziz, autogidatuak...; Ramiro Pinilla ibilbidea, jaiak eta gure ohiturakaz lotutako esperientziak, eta musika eta argazkigintza jaialdiak. Aurten, barritasunak dira tokiko ondarea hurreratzeko eta zabaltzeko programak: Open House Bilbao-Bizkaiaren eskutik (Getxok lehenengo aldiz hartuko dau parte) eta Europako Ondare Jardunaldia.
Datorren zapatuan, apirilaren 27an, abian jarriko da beste urte batez, toponimia ibilbide gidatuen beste edizino bat, Udalak antolatuta, Bizarra Lepoan euskera alkarteagaz alkarlanean. Lehenengo hitzordua 09:30ean izango da Fadura kiroldegian, Hezeguneak zeharkatzeko.
Gidatutako ibilbide gidatuak dobakoak dira eta ikastetxeei, euskaltegiei eta alkarteei zuzenduta dagoz, baita herritarrentzako be. Aurrekoetan bezela, parte-hartzaileek ibilbide horreetan udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisajea, geologia, faunea eta abar ezagutuko ditue, ordu bi-hirutan. Azalpenak euskeraz izango dira, eta bateren batek ulertzeko arazorik izango baleu, haren mailara egokituko litzatekez azalpenak. Ibilbideak betiko klekuetatik izango dira, hau da, Hezeguneetatik, Kostaldeko Getxotik, Getxo Barritik, Betiko Getxotik, eta Punta Begoña Galerietatik; hurrengo bisitea, barriz, maiatzaren 11n, zapatuan izango da eta Etxetxu - Portu Zaharra bisitauko dira.
Ibilbideak zapatuetan 09:30ean eta astean zehar 18:00retan hasiko dira. Informazino gehiago eta izena emoteko udal webgunera jo edo 688 635 350 telefonora deitu.
• Getxo Aktiboa eta Ongizatea. 19 plan 19 enpresak antolatuta eta sustatuta (+% 46). Eskaintzearen % 24,7 dira eta jarduera batzuk dira: Goming eta zerurainoko eskaladea Bizkaia Zubian, parapente hegaldiak, skate ikastaroak, bide eta ibilbideak bizikletaz edo korrika Getxoz gozetako, Room Escape... 2019an barritasunak dira: ibilbide geologikoa flyschean, hipikea, eta ongizateagaz lotutako jarduerak (yogea eta ekialdeko beste arte batzuk).
• Getxo Gastronomikoa. 10 plan dira, 183 enpresak antolatuta (eskaintzearen % 13). Aukerea dago pintxo-pote ibilbideetan parte hartzeko zein pintxoakaz gozetako bisita gidatuak, sukaldaritza-tailerrak eta ikastaroak, probetako-saioak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!