29.639 bisitari etorri dira Guggenheim Bilbao Museora Aste Santuan

Bizkaie! 2019-04-24 08:03   Kulturea

EAEko artista gazteek New Yorken egonaldiak egiteko programeak bost urte bete ditu.

Aste Santuko egunetan, 29.639 laghunek gozau dabe Guggenheim Bilbao Museoko erakusketez. Kopuru hori aurreko urteetan izandakoaren parean dago, eta, zehatzago, 2018koa baino % 6 altuagoa da, izan be, igaz 28.013 persona etorri ziran Museora oporraldi horretan.

Bisitarien jatorri geografikoari jagokonez, % 55 estaduz kanpokoak izan dira: Frantses kopurua nabarmendu da gehien, kopuru osoaren % 16,2 izan baitira; atzetik izan ditue alemaniarrak (% 5,4), estadubatuarrak (% 4,5), ingelesak (% 4,2) eta italiarrak (% 4). Estatu barruko bisitariei jagokenez, katalanak (% 11,1) eta madrildarrak (% 8,3) nabarmendu dira; artean, euskaldun kopurua osoaren % 4,2 izan da. Eguena izan da bisitari gehieneko eguna.

Museoa bisitau daben personek aukerea izan dabe honako aldi baterako erakusketak ikusteko: Jenny Holzer. Zera deskribaezina; Atzera begira: Giorgio Morandi eta Antxinako Maisuak; Architecture Effects, datorren domekan zarratuko dana, eta Allora & Calzadilla: Farmazia tropikala bideo-instalazinoa; era berean, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak erakusketa iraunkorra be ikusgai izan dabe.


EAEko artista gazteek New Yorken egonaldiak egiteko Guggenheim Bilbao Museoaren programeak bost urte bete ditu

Bilbo eta New Yorkeko Guggenheim Bilbao Museoek martxan jarri dabe EAEko artista bik New Yorken egonaldiak egiteko programearen bosgarren edizioa; aurtengo urrian bertan gauzatuko da egonaldia. Izena emoteko epea, webgunearen bitartez, zabalik dago eta datorren maiatzaren 23an amaituko da. Hurrengo fasean, museo bietako arte ardurako lan-taldeek hautagaiak eta aurkeztutako materialak aztertuko ditue.

Beste urtebetez, proiektu honi esker, EAEko artista hasibarri bik aukerea izango dabe lau astez New Yorken biziteko, uriko arte-giroa bertatik bertara bizi eta holan euren helburu eta gaitasunak garatzeko helburuagaz. Denpora epe horretan, hautatutako personek artearen munduari lotutako artista, komisario eta erakundeen esperientzia ezagutu ahal izango dabe, Solomon R. Museum-eko profesionalen eskutik. Egonaldiaren mantenua errazteko, gazteetako bakotxak 3.000 dolar jasoko ditu.

Gaur arte, 8 artista gaztek izan dabe New Yorken gozetako aukera: lehenengo edizinoan, Carla Tobar eta Alain Urrutia izan ziran hautatuak; bigarrenean, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco; Gala Knörr-ek eta Maite Pintok hartu eben parte hirugarrenean, eta 2018an, Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi izan ziran aukeratutako hautagaiak.

Artista hasibarrientzako egonaldi-programea nahiz EAEko ikasleentzako beka-programea Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeak 2014ko abenduan sinatu eben Kudeaketa Akordioaren barrikuntzearen barruan jasota dagoz.

Datorren maiatzaren 23 arte, interesdunek oinarriak konsultau eta izena emon keikie hemen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu