Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2019-04-17 10:56   Musikea

Bagilaren 14an izango da finala, herriko jaietan.

Aterpe Leioa Gazteguneak eta Udalak jakitera emon dabenez, 46 taldek emon dabe izena aurtengo Pop Rock Lehiaketan, horreetatik 38k pop rock modalidadean, eta ganerakoek metalean. Ia erdiak, hogei, Euskal Herrikoak dira, tartean Leioako lau, eta sei talde euskerazko abestirik onenaren sarirako hautagai be izan dira.

Aurkeztutako guztietatik, finalista bi aukeratu ditue pop rock atalerako, eta beste horrenbeste metalerako. Salamancatik etorritako Bye Bye Lullaby eta Bartzelonako Lemozine sailkatu dira pop rockeko azken saiorako. Metal atalean, bizkaiko talde bi dira finalistak, Barakaldoko After Life eta Berangoko 4 Villains.

Finala bagilaren 14an izango da, Leioako San Juan jaien barruan. Talde bakotxak ordu erdiz joko dau oholtzan, publikoaren eta epaimahaiaren aurrean. Modalidade bakotxeko irabazleari 1.200 euro emongo deutsiez, eta irabazle nagusiari, beste 400.

Ganera, epaimahaiak dagoeneko erabagi dau nori emon euskerazko kantuaren eta herriko talde onenaren sariak. Lehenengoa, Leioako Euskera Zerbitzuak babestutakoa, Desira taldearen izen bereko kantuak irabazi dau. Herriko talderik onenaren Leioako Udala Saria, ostera, Herio izeneko bandeari emon deutsie. Bakotxak 600 euro jasoko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu