5.500 persona baino gehiago UPV/EHUko ehualumni sarean
2019-04-17 08:54 KultureaMentori programearen 2019ko edizinoan, 35 Jakintza arloko bikotek hartuko dabe parte.
ehualumnik UPV/EHUko ikasgeletan trebatutako 5.500 persona baino gehiago batzen ditu bere sarean, eta esperientziak zein jakintzak trukatzen ditue bertan. Orain hiru urte jarri zan abian ekimen hau unibersidadeagaz zein ikaskideakaz eta lagunakaz sortutako loturak sustatzeko eta horreei eusteko. Unibersidade hartu-emonak ikasgeletatik harago zabaltzeko, ehualumnik programa batzuk jarri ditu abian; horreen artean, Mentoring eta Cicerone izenekoak, bere estrategiaren ardatz diranak.
Esangura horretan, Mentoring programeak UPV/EHUn titulua eskuratu barri daben personak gidariakaz jarten ditu hartu-emonetan, azken horreengandik, lan orientazinoa, informazinoa eta aholkuak be jaso deiezan. Aurten, 2019an, 35 bikotek hartzen dabe parte (2018an baino hamar gehiagok) eta jakintza arlo guztietakoak dira (Zientziak, Osasun Zientziak, Injinerutzea eta Arkitekturea, Artea eta Giza Zientziak, eta Gizarte eta Lege Zientziak).
Programearen hirugarren edizinoa gidari eta gidatuentzako prestakuntza saio bategaz hasi da. Sei hilebetez, jakintzak, trebetasunak eta esperientziak konpartiduko ditue, Zaira Vicente gidariak eta Janire Malda gidatuak 2017ko esperientzia pilotuan egin eben legez. Ordutik, 29 bikotek hartu dabe parte.
Cicerone programearen kasuan, ehualumni sarea bost kontinenteetan dago zabalduta, eta horren bidez tituludunek dagozan herrialdeari, eremu geografikoari edo erakundeari buruzko esperientziaren barri emoten dabe. Kanpo sare hori Japonian, Ekuatore Ginean, Alemanian, Ameriketako Estadu Batuetan eta Australian dago, besteak beste.
ehualumnin izena emonda dagozan personak, programa horreetan zein sarearen Trebakuntza Eskolan be sar daitekez; horren bidez, gaitasun orokorrak eguneratzeko asmoa daben berariazko ikastaro eta tailerrak antolatzen dira, hobeto laneratzen edo enpleguan hobetzen laguntzeko.
Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Txelo Ruizek proiektuaren balioa nabarmendu dau: ehualumnik hiru urte bete ditu eta milaka batzuk dira ekimenagaz bat egin daben gure unibersidadeko tituludunak. UPV/EHUn ikasle izandako personek afektibidade loturak ditue zein ikasketak egindako unibersidadeagaz, eta hori bizitza personalean eta profesionalean aprobetxau geinken eta behar dogun kapitala da: tituludun guztiek oso jakintza, esperientzia, harreman eta helburu baliotsuak ditue, eta gure unibersidadeko beste kide batzuekaz konpartidu leikiez horreek. ehualumnik hartuu-emon horreek errazteko tresna izan nahi dau, jakintza eta esperientzia kapital handi hori alkarren onerako aprobetxau ahal izateko. Lan handia egin da hiru urte honeetan, bai, baina badakigu lan asko daukagula aurrean, eta ilusino handia be bai.
ehualumniko kide dira, presidente Iñigo Lamarcagaz batera, Belén Frau, Gaizka Garitano, Almudena Cacho, Iraia Iturregi, Nélida Zaitegi, Iñaki López, Ostaiska Egia, Mikel Urdangarin, Fernando Baptista, Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Iñaki Zoilo, Maider Llaguno, Uxue Alberdi... Eta guztiak alkarregaz konektauta dagoz, webaren bidez eta Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialen bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!