Lan originalak eta gai indartsuak nagusi 2018ko Azkue Literatura sarietan

Bizkaie! 2019-04-11 13:07   Kulturea

Sarion helburua da idazle gazteak literatura mundura erakartea.


B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Maddi Aiestaran beasaindarra izan da irabazlea bai poesian bai narrazinoan.

Gaur, 2018ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak emon ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Igaz 151 lan aurkeztu zituen eta aurten, barriz, 135. Sari-emote ekitaldian, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Martínez BBK Fundazinoko buruak parte hartu dabe.

Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak 1991etik atondutako sariok idazle gazteak literatura mundura erakartea dabe helburu. Jakina danez, genero bi saritzen dira Azkue sarietan: narrazinoa eta poesia. Genero bakotxak maila bi ditu: A mailea (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B mailea (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Urtero legez, aurten be literatura eremuko persona adituek osotu ditue epaimahaiak, betibe Euskaltzaindiak izentautakoak; ondokoak izan dira aurtengo epaimahaikoak:

• A mailan: Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni.
• B mailan: Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta.

Aurten, lan originalak eta gai indartsuak ikusi ditue epaimahaikideek, idazle gazteek pasinoa eta heldutasuna erakusten dabela azpimarratuz: 'Ondo landutako gaiak ikusi ditugu, eta, era berean, hausnarketarako bide emoten dabenak', adierazo dabe epaileek.


A Mailako sariak

Narrazinoa:

• Lehen saria: Berri txarrak besterik ez. Egilea: Oihane Retegi Arruti (Errenteria, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

• Bigarren saria: Eguzkiaren itzalpean. Egilea: Mattin Etxebeste Sanzberro (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

• Hirugarren saria: Begitara begira. Egilea: Malen Bastida Larrea (Azpeitia, Gipuzkoa). Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua.


Olerkia:

• Lehen saria: Orri zuri huts bat. Egilea: Haitz Aranburu Mutiloa (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

• Bigarren saria: Zure besoetan nagoenean. Egilea: Malen Etxebeste Lekuona (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

• Hirugarren saria: Argitzen nauen izarra. Egilea: Nora Uria (Azpeitia, Gipuzkoa). Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua.


B Mailako sariak:

Narrazinoa:

• Lehen saria: Ispiluaren aurrean. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo BHI. Irakaslea: Lurdes Larrarte.

• Bigarren saria: Kresal haizea. Egilea: Leire Vargas Nieto (Durango, Bizkaia). Frai Juan de Zumarraga institutua. Irakaslea: Xabier Bóveda.

• Hirugarren saria: Odola. Egilea: Uxue Iturbide Ipiña (Busturia, Bizkaia). Ignazio Arozena – Benito Barrueta Bermeoko institutua. Irakaslea: Eli Alegria.


Olerkia:

• Lehen saria: Korapiloak. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo BHI. Irakaslea: Lurdes Larrarte.

• Bigarren saria: Kresala. Egilea: Jon Kortaberria Lopetegi (Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo BHI. Irakaslea: Reme Arrondo.

• Hirugarren saria: Hitzak hots. Egilea: Anne Arrizabalaga Ruiz (Oiartzun, Gipuzkoa). Oiartzo batxilergo ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.


Idazleen harrobi

Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu eban Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalidadeakaz, eta 1990a arte iraun eban. Urte hareetan ez zan gaztetxuentzako saria, helduentzako baino, eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso eben saria. Beste horrenbeste jazo da 1991etik aurrera antolatutako sariakaz be; egun ezagunak diran Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dabe saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu