Xatiro raperoak 'Beldurrik gabe' kantua aurkeztu dau

Bizkaie! 2019-04-10 09:28   Musikea

Produkzinoaren ardurea Rubén G. Mateosena izan da.

Bilboko rap abeslariak, Unai Hernandez Undak, Xatiro ezizenaz ezaguna danak bere proiektu barriaren bigarren kantua aurkeztu dau, Beldurrik Gabe izenekoa, espaziotik bidaiatzeko gonbita egiten deuskuna.

Abesti honetan, aurrekoagaz egin eban legez, bidaia dakarsku Xatirok, espaziotik bidaiatzekoa, ames egiteko, espazio-ontziak gidatzeko, ilargian jantzan egiteko edota planeta bitxiak topetako gonbita dakar rap abeslariak kantu barriagaz. Xatirok bildurra baztertu, nostalgia gainditu eta egoera barriak biziten eta esperimentetan animetan dau jentea.

2019. urtean, artistearen bigarren proiektua abiarazo eban, disko fisikoa argitaratu beharrean, hile birik behin abesti bat aurkeztuz. Como Deadpool haretatik, egunotan, proiektuaren bigarren kantua argitaratu dau: Beldurrik gabe.

Azken buruan, produkzinoaren ardurea Rubén G. Mateosena izan da.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu