Bilboko Euskal Museoak euskal jantzak dakarz hileko bigarren zapatuetan

Bizkaie! 2019-04-09 11:49   Kulturea

AIKOren eskutik izango dira azken hitzorduak, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n.

Bilboko Euskal Museoak jarduera-programea zabaltzen jarraitzen dau, eta, aurten, ekimen oso garrantzitsua dakar: Hileko bigarren zapatuetan, AIKO Taldearen eskutik egingo dan erromeria. Jarduerea 19:00ak eta 21:00ak bitartean egiten da, urritik bagilera. Ekimena euskal jantza tradizionalak zabaltzeko asmoz sortu da, Bizkaiko erakundearen eta AIKOren lankidetzeari esker. Klaustro estalian erromeria parte-hartzailea
urria eta bagila bitartean gauzatzen dago jarduera eta ez da aurrez izena emon behar izango. Sartzea: 1€

Erromeria guztiz parte-hartzailea izaten da, eta interesa dauen edonori zuzenduta dago. Asmoa da jantzan egin eta horretaz gozetea, inguru parebakoan, Mikeldiren argiaren azpian. Honako musikariak arduratuko dira jaia girotzeaz: Sabin Bikandi (txistua eta tanbolina), Álvaro García (gitarristea), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Patxi Laborda jantza-maisuaren zuzendaritzapean.

Erromeria honegaz, Euskal Museoak bere helburu nagusietariko bat lantzen jarraitu gura dau: euskal kulturea sustatzen eta iraunarazoten. Normalean, bildumako piezakaz egiten dau (alderdi materiala), eta, orain, euskal kulturearen alderdi ez-material horregaz egin gura dau.

Jardueran parte hartu nahi dabenek Euskal Museoko klaustroaren atea erabili beharko dabe, Gurutze kaletik.

Kontuak kontu, urriak 13, zemendiak 10, abenduak 8, urtarrilak 12, zezeilak 9 eta martiak 9ko hitzorduen ostean, bi baino ez dira falta: apirilaren 13koa eta maiatzaren 11koa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu