Euskadiko Orkestreak 50 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu 2019-2020 denporaldian

Bizkaie! 2019-04-09 08:30   Musikea

Orekatua, asmo handikoa eta indartsu dator 2019/2020 Denporaldia: Oriol Roch, Orkestrako zuzendari nagusia.



Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu dau Euskadiko Orkestrearen aurtengo denporaldiaren aurkezpenean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019/2020 Abonu Denporaldia irailaren 27an hasiko da Gasteizen eta uri berean amaituko da 2020ko bagilaren 4an.

Orkestreak hamarna kontzertu eskainiko ditu bere egoitzetako bakotxean, Bilbo, Donostia (saio bikotxa), Gasteiz eta Iruñean, hain zuzen. Guztira, berrogeita hamar kontzertu baino gehiago emongo ditu Abonu Denporaldiaren barruan.


Bidaia ezezagunean barrena

Robert Treviñok hirugarren denboraldiari ekingo deutso zuzendari titular legez idea eta proiektu barriakaz, epe luzeko begirada musikalari eta Orkestrearen hobekuntza artistikoari jarraipena emonez. Orain be kontzertu-programak zuzenduko ditu eta Orkestrea Pariseko Théâtre Champs-Elysées eszenatoki enblematikora eroango dqu.

Ezezagunean barrena bidaia, baita horrek eragiten deuskuzan emozinoetan, bildurretan, amesetan eta errealidadeetan barrena be. Denporaldi barriaren ardatza idea horixe izango da, programa ugaritan egongo da presente eta nabarmenduko da lehen kontzertu-sortan, ezkutuko programa bat izango dauelako. Mikel Chamizoren obrearen estreinaldia eta programak izango dituan protagonistak ezagutuko doguz: Bilboko Koral Alkartea, Mojca Erdmann eta Treviño bera. Hasiera hau aparteko esperientzia izango da,
kontzertuaren amaierara arte argituko ez dan inkognitea.

Era berean, Elkano proiektuak bere zeharkaldia hasiko dau. Orkestreak munduari egindako lehen birearen bosgarren mendeurrenaren oroitzan parte hartu nahi izan dau bidaia honi lotutako bost obra alegorikoren enkargu eta estreinaldiagaz. Hiru denporalditan garatuko da proiektua, zeharkaldiak iraun eban denporan. Lehen estreinaldia Denporaldiaren lehen programan etorriko da, Mikel Chamizoren obreagaz. Denporaldiko bigarrena Mikel Urquizarena izango da.

Bidaia horreek guztiek irudi propioa izango dabe. Beren beregi sortutako konposizino grafiko horreek programa bakotxaren gaiari edo obra nagusiari oso lotuta dagoz. Ezezagunerantz doan bidaia baterako ontziratzeko txartelak izango dira.


Adierazpenak

Orekatua, asmo handikoa eta indartsua, zehaztu dau 2019/2020 Denboraldi barria Oriol Rochek, Orkestrako zuzendari nagusiak.

Robert Treviño zuzendariaren berbetan: Denporaldi barriagaz emozinoz beterik nago, nire gonbita jaso eizue geugaz bidaiarik handi eta ezezagun hau bizi daizuen.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailburua be pozarren dago: Bidaia ezezagunean barrena biziteko igogoz.


Abonuen salmentea

Abonuak datorren maiatzaren 20tik aurrera jarriko dira salgai. Uri guztietarako prezioa 70 €-an hasi eta 218 €-raino doa, kokapenaren arabera. Gizatalde batzuek tarifa bereziak ditue. Abonuak Orkestrearen webgunearen bidez edo telefonoz (943 01 32 32) erosi daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu