Bilboko Arte Eder Museoa handitzeko sei hautagai dagoz

Bizkaie! 2019-04-09 08:20   Kulturea

Hiru hileko epea daukie euren proiektuak aurkezteko.

Bilboko Arte Eder Museoa barritu eta handitzeko egitasmoa aurrera doa, lehenengo fasea pasauta. Miguel Zugaza zuzendariak azaldu dauenez, 57 arkitekto eta estudiok aurkeztu eben hautagaitzea, eta epaimahaiak sei aukeratu ditu hurrengo faserako. Tartean dagoz izen handiko nazinoarteko profesionalak, esate baterako, Norman Foster eta Rafael Moneo nafarra.

Honeek seirak lehiatuko dira: Norman Foster ingelesaren estudioa, Rafael Moneo nafarrarena, Nieto Sobejano madrildarrena, Bjarke Ingles Group estudio danimarkarra, Snohetta norvegiarra eta Sanaa Jimusho japoniarra.

Horreetako batzuek loturea dabe Bilboko proiektu enblematikoakaz lehenagotik be. Esate baterako, Norman Fosterrek diseinautakoak dira Bilboko metroaren sarbideak eta galeriak. Rafael Moneok, ostera, Deustuko Unibersidadearen liburutegi barria sortu eban Abandoibarran. Biek daukie Pritzker sari entzutetsua irabazita.

Aukeratutako sei estudioek hiru hileko epea izango dabe euren proiektu zehatzak aurkezteko. Arte Eder Museoko arduradunek garagarrilaren azken egunetan esango dabe zein dan irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu