Sua talde bizkaitarrak irabazi dau 28. Gaztea Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2019-04-09 08:01   Musikea

5.000€-ko saria eta BBK Live Jaialdian zuzenean kontzertua emoteko aukera eroan ditu Jatabeko taldeak.



Bilboko Kafe Antzokian izan zan 28. Gaztea Maketa Lehiaketearen finala eta aretoa jentez ganezka egoala, azkenean, Jatabeko Sua laukoteak jaso dau 5.000€-ko saria eta BBK Live jaialdian zuzenean kontzertua emoteko aukera izango dabe. Taldekideek esan dabenez, ezin gara pozau eta harroau egon aurrera atara dogun proiektu honengaitik! Mila esker epeimahaiari gugan sinistearren! Atzoko gaua oso berezia izan zan, eskerrik asko hurreratu zinean guztiori, batez be lagun ta familiari, maite zaituegu!

Epaimahaiak esan dauenez, molderik gabeko musikea sortzeko beharretik jaio da Sua. Neska bik eta mutil bik osotu dabe Maruri-Jatabeko taldea. Ausardia eta estilo propioa buztartzen ditu bandeak, esperientzia eta sormena erakutsiz. Era berean, abesti bakotxa bizipen bat izanik, doinu lasai eta sakonetatik bizienetara igaroten da taldea.

Montauk taldeak, barriz, emonaldi intimistea eskaini eban Bilboko Kafe Antzokian jokatutako finalean.

Finalean Trini Fox talde gipuzkoarrak eskuratu dau publikoaren saria, botazino fasean, Entzulearen Saria irabazi ostean.

Beste alde batetik, jentea hankaz gora jarri eta kontzertu aparta eskaini dau Special Trap Residence taldeak finalean.

Bien bitartean, Maketa Lehiaketako finalari erritmo berezia ipini deutso Jokin Trikitixak, trikitixea eta hip-hop doinuak buztartuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu