Hemen da Bilbao Arte Sakratua Bilboko Koralaren ‘Musikea eta espazioa' obreagaz

Bizkaie! 2019-04-08 13:19   Musikea

Apirilaren 9an, iluntzeko 20:00etan, hasiko da Atxuriko Gizakunde eleizan.



Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen XV. Bilbao Arte Sakratua (BAS) Jaialdia Egurra eta soka lemapean dator, nazinoartean entzutetsuak eta tradizino handiko taldeakaz, apirilaren 9tik 16ra bitartean, Atxuriko Gizakunde Eleizan.

Lehenengo hitzordua: Musikea eta espazioa

Bilboko Koralak txango bat dakar XIX. mendetik gaur arteko musika polikoral espiritualean barrena. Txango horretan lagun izango dogu organo eroangarri bat, Otxandioko organo-jole Sergio del Campok egina, eleiz musika koralagaz hain estu lotutako Euskal Herriko organogintza tradizinoaren erakusgarri. Kontzertu honetako errepertorioko piezek behako bat emoten deutse iraganari.

Denporaldiz denporaldi, talde honek emonaldi ugari eskaintzen ditu, bai uriko auditorio handietan (adibidez Euskalduna Jauregian, Arriaga Antzokian edo Campos Elíseos Antzokian), baita sarrera libreko espazioetan. 100dik gora kide dira, bidelagun izan ditu Espainiako orkestra ia guztiak, baita nazinoarteko orkestra ospetsuenak be.


Musika eta espazioa

Bilboko Korala
Maialen Díez, Loli Hernández eta Estíbaliz Sánchez, sopranoak.
Alberto Sáez, organoa.
Enrique Azurza, zuzendaria.


Datozen hitzorduotan She’ Koyokh, La Grande Chapelle, Claroscvro Antzerki Taldea, Singer Pur eta Conductus Ensemble taldeak izango dira protagonista.


Sarrerak

Sarrerak 5 euroan salgai dagoz apirilaren 2tik aurrera Bilbao 700 Fundazinoaren bulegoan (Zabalgune plaza 11, 1. solairua), eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik barikura. Jesarlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emonaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Egitarau osoa eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu