Kontzertu erraldoia emongo dau Berri Txarrakek Kobetan

Bizkaie! 2019-04-08 08:25   Musikea

Garagarrilaren 14an izango da, eta sarrerak gaur jarriko ditue salgai, 12:00etan.

Berri Txarrak taldearen agurreko birea izaten dabilen arrakastea ikusirik, formatu handiko kontzerturen bat egingo ete eben zurrumurrua zabaldu zan orain dala aste batzuk. Eta, azkenean, bai, egingo dabe kontzertu erraldoi bat, aire zabalean. Bilboko Kobeta mendian izango da, BBK Live egiten dan lekuan, jaialdi hori amaitu eta biharamunean hain zuzen.

Garagarrilaren 14rako hiru hile falta diran arren, sarrerak gaur, astelehena, ipiniko ditue salgai, eta ziur ikusmina sortuko dabena zaleen artean. Hona hemen sarrerak erosteko loturea. Kobetan sartzen dan jentetzea kontuan hartuta, inor kanpoan itxi behar ez leukeen kontzertua izango dala dinoe Berri Txarrakekoek.

Aurreratu dabenez, kontzertu desbardina izango da Kobetakoa, ezohikoa. Ez dabe zehaztasun gehiago emon, baina agurreko birako ganerako emonaldiakaz konparauta beste era batekoa izango dala dinoe taldekideek.

Bien bitartean, Ikusi Arte Tour agur birako Europako kontzertuak joten segitzen dau egunotan Berri Txarrakek. Bihar, hilak 9, Herbehereetako Eindhoven urian egongo dira, eguaztenean Alemaniako Karlsruhen, eta barikuan Hanburgon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu