Juan Mari Beltranek jasoko dau aurten Truco saria
2019-04-05 10:33 MusikeaBeltranek Euskal Herriko herri musikan dauen berebiziko garrantzia azpimarratu gura izan dabe.
Pirineoetako Musika eta Kultura Jaialdiak Juan Mari Beltran txistulari eta musikariari emongo deutso 2019ko Truco saria. Erabagi honegaz, Beltran Euskal Herriko herri musikearen munduan dauen berebiziko garrantzia azpimarratu nahi izan dabe.
23. urtez antolatu dabe Jacetaniako (Espainia) eskualdean Pirinioetako Musika eta Kulturen Jaialdia PIR, Frantzia, Katalunia, Euskal Herria eta Aragoiko kulturak jasoten dituana. Jaialdiaren barruan, urtero Truco izeneko saria emoten jako norbanako edo erakunde bati, Pirineoetako kulturen alde egindako lanagaitik. Aurten, garagarrilren 6 eta 7an Hechon (Aragoi, Espainia) izango dan hitzorduan, Juan Mari Beltran musikaria saritzea erabagi dabe, euskal herri musikearen alorrean figura garrantzitsuenetako bat.
Antolakuntzeak Beltran ezinbesteko horreetako bat dala erabagi eta bere ibilbide osoaren errepasoa egin dau saria emongo jakola zabaltzeko momentuan:
Juan Mari Beltran
Txistua eta klarinetea joten ekin eutson ibilbideari eta lan asko egin dau txalaparta eta albokearen alorrean. Makina bat euskal musika tresna joten ditu eta hainbat taldeetan ibilia da, besteak beste, Sustraiak, Azala eta Txanbela; baita bakarlari legez be. Bikotea osotuz Joxean Goikoetxea soinujoleagaz be zenbait disko kaleratuak ditu. Herri Musikearen Txokoa sortu eban eta historiara pasau diran Euskal Herriko Soinutresnak dokumentala eta diskoa. Zenbait liburu eta partitura bilduma be argitaratuak ditu. Transmisioan eta batze lanetan beti ibili da oso gogotsu eta gaur egun be horretan dabil Juan Mari Beltran Argiñena. Argitaratu dauen azken diskoa Hots-Larretan da (2014).
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!