Hego Uribe eta Durangaldea taldeek jokatuko dabe finala apirilaren 3an

Bizkaie! 2019-04-03 08:18   Bertsolaritzea

Hitzordua BBK Salan izango da, 18:00etan. Sartzea doban da.

Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketan 56 bertsolarik parte hartu dabe sailkapen-probetan, Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkari legez.

Hego Uribe eta Durangaldea taldeak txapela jantzi guran lehiatuko dira Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren finalean; bihar, apirilaren 3an, izango da BBK Salan (Kale Nagusia 19-21, Bilbo), 18:00etan. Sartzea doban da.

56 bertsolari gaztek hartu dabe parte aurten, orain ere Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz eta Ikastolen Alkarteko Bertsolaritza sailagaz lankidetzan antolatua.

Txapelketan parte hartu daben guztiek oparia jasoko dabe finalaren egunean, eta finalistek, opariaz gan, trofeoa be jasoko dabe. Ganera, epaimahaiak sari berezia emongo deutso bizkaiera onena erabilten dauenari.

Aurreko edizinoetan legez, taldekako formatuan egin da lehiaketea. Guztira, zortzi taldek hartu dabe parte; talde bakotxean, saioko, seina bertsolarik egin dabe bertsotan Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkari legez. Azkenean, Durangaldeko eta Hego Uribeko bertsolariak lehiatuko dira finalean.

Sariketan lau sailkapen-saio egin dira: Mungian (martiaren 13an), Igorren (martiaren 14an), Zallan (martiaren 20an) eta Markina-Xemeinen (martiaren 21ean). Finalaurrekoak Deustun (martiaren 27an) eta Sopelan (martiaren 28an) izan ziran. Saio bakotxean, 12 bertsolarik parte hartu dabe, talde bakotxeko sei bertsolarik. Talde bakotxa multzo bitan banatzen da bertsotan egiteko, edadearen arabera: lehen taldean, 18 urte artekoak, eta bigarrenean 18tik 25era artekoak.

BBK-k kultureari eta Euskadiko kultura eta hizkuntzearen tradizinoko adierazpenak bultzatzeko diran ekimenei, laguntzeko dauen apustuan sartzen da Sariketearen antolaketea. Lehen edizinoa 1992an egin eben, eta daborduko orduan Euskal Herrian sustraituen dagoan ahozko euskal kulturearen adierazpideetako bat sustatzeko helburua izan eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu