Euskal konpainiek zazpi izendapen ditue Max Sarietan
2019-04-02 13:29 KultureaKukai konpainia eta Klemark bina kategoriatan dira hautagai.
Maiatzaren 20an Valladoliden emongo ditue Espainiako arte eszenikoen alorreko Max Sariak, eta hemeretzi kategorietako hautagaien barri emon dabe. Euskal konpainiek zazpi izendapen ditue. Antzezlan onenaren atalean dagozan hiru hautagaietatik bat nafarra da, Alfredo Sanzolen La ternura hain zuzen.
Baina euskal ordezkarien artean izendapen gehien dituenak Kukai konpainia eta Leioan egoitzea dauen Klemark Espectáculos Teatrales dira, bina arlotan lehiatuko diran ezkero. Kukairen kasuan, Erritu lanari esker, Koreografiarik Onena eta Jantzako Gizonezko Interpreterik Onenaren ataletan. Bigarren horretan, Eneko Gil jantzaria da hautagaia hain zuzen.
Klemarken Opera Locos ostera, Ikuskizun Liriko eta Musikalik Onenaren eta Jantzi Diseinu Onenaren kategorietan aukeratu dabe.
Gorakada taldearen Ulisesen bidaia da aukeratuetako beste bat. Ume, Gazte eta Familientzako Ikuskizunik Onenaren atalean dago izentauta. Azkenik, Ertza konpainiaren La teta de Janet Ikuskizun Eszenikorako Konposizino Musikal Onenaren saria irabazteko hautagaia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!