Heriotza errituak ezagutzeko bisitaldiak Garain

Bizkaie! 2019-04-01 12:40   Kulturea

Apirilaren 12an eta 13an izango dira, Gerediaga Alkarteak antolatuta.

Momoitioko nekropolia | Ikusi handiago | Argazki originala

Senide, lagun eta ezagunei agur esateko ohiturak aldatuz joan dira denporan zehar. Vatikano II.a Kontzilioaz geroztik, ganera, apurka-apurka galtzen be joan dira. Durangaldean gaur egunera heldu diran heriotza errituak, ohiturak eta siniskerak ezagutarazoteko asmoz, Gerediaga Alkarteak bisita gidatu bi antolatu ditu.

Apirilaren 12an, barikua, izango da lehenengo bisitaldia, euskeraz. Bigarrena, apirilaren 13an, gaztelaniaz izango da. 19:00etan hasiko dira biak. Abiapuntua Garaiko Momoitioko San Joan ermitea izango bada be, Iurretako San Migel eleizearen atzeko aparkalekutik joan-etorriko autobusak egongo dira parte-hartzaileentzat.

Ordu bi inguruko paseoan, Garaiko hainbat gune bisitauko ditue, oinez. Antxinako elementuen bidez, sasoi bateko siniskera eta ohiturak hurretik ezagutzeko aukerea izango dabe izena emoten dabenek. Momoitioko San Joan baseleizan IX. eta X. mendeko nekropolia ikusi, eta Garaiko kanposanturako bidea hartuko dabe. Bidean, Elizabarrin, 4kote2 taldearen errezitaldi laburra egongo da.

Bisitaldia doban dan arren, izena emotea beharrezkoa da, leku mugatuak dagozalako. Horretarako, Gerediaga Alkartera deitu behar da (94 681 80 66), astelehenetik barikura, edo gerediaga@gerediaga.eus helbidera idatzi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu