31. Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea zabalik
2019-04-01 10:45 MusikeaHiru modalidade dagoz: Urban, metal eta pop-rock.
Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketearen 2019ko edizinoa, 31.a, martxan da, Udalak izena emoteko epea gaur zabaldu dau eta. Interesa daukienek maiatzaren 5era arteko astia daukie antolatzaileek eskatutako informazinoa bialtzeko: Taldearen izena eta kontaktua, hiru abesti mp3 formatuan eta zuzenean joten erakusten dituan bideoa. Abestiak originalak izan behar dira.
Sariketa hau urtero antolatzen dau Bilboko Udalak, inguruko talde ez-profesionalei bultzadea emon eta atzerriko taldeen alboan oholtzara igoteko aukerea emoteko asmoz. 18 eta 35 urte bitarteko bakarlariek eta edade horretako kideak dituen taldeek hartu leikie parte. Hiru kategoria izango ditue aukeran, estiloaren arabera: Urban, metal eta pop-rock. Izena emoteko orria hemen.
Sari nagusiak diruzkoak izango dira, 22.900 euro guztira. Kategoria bakotxean hiru sari egongo dira, lehenengoa 4.000 eurokoa. Sari ekonomikoez gan, bestelakoak be egongo dira: Kontzertu entzutetsuetan jotea, entseguetarako orduak, bideoklipa grabetea, prestakuntza tailerrak...
Hiru kategorietako bakotxean ze eratako estiloak sartzen diran argitzeko zerrendea argitaratu dabe antolatzaileek:
- Urban: Rap (hip hop), trap, reggae, dancehall, afrotrap, afrobeat, funk, soul, R&B, jazz garaikidea, trip hop, grime, electropical, chip music, 8-bit, elektronikoa, ambient, industriala, elektrokunbia, dub, hardstyle, house, breakbeat, disco, techno, trance, minimal, drum’n’bass, elektro eta beste konbinazino batzuk.
- Metal: Heavy, rock gogorra, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, gotikoa, industriala, A.O.R., hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste konbinazino batzuk.
- Pop-rock: rock, esperimentala, psikodelia, instrumentala, math, post rock, art rock, rock and roll, rhythm & blues, folk-rock, americana, hard rock, stoner, garage, noise, hard core, punk-rock, ska-reggae, emo, alternatiboa, indie, pop, tecno pop, power pop eta beste konbinazino batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!